UR BIZIAK proiektuaren topaketaren berri ematen dizuegu. Proiektuak eskualde ezberdinetako ikasleen arteko loturak sendotzea dauka helburu, mugazgaindiko mugikortasuna sustatuz. Oraingoan, Azaroak 30-ean, 3F eta 4G ikasgeletako ikasleak Senperen egon gara, bertako (Saint Christophe eskola) eta Mutrikuko (Kardala lanbide heziketako eskola) ikasleekin batera. Senpereko ikasleek bideratuta, akuakulturan amuarrainen errutea aurrera nola eramaten den ikasi dugu eta, […]
Berriak
Ikaslearen eguna eta Antimikrobianoen erabilerari buruzko Kontzentizazio Astea
Gaitasun Digitala ikasgaian, 3. mailan, Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzen ari gara. Ikasle bakoitzak nahi duen helburua aukeratu zuen eta batzuk Kalitatezko Hezkuntza aukeratu zuten. Egun internazional asko daude honen inguruan: irakaslearen eguna, hezkuntzarena…. Kasu honetan ikaslearen egun internazionala aukeratu dugu eta azaroaren 17an denez kartel hauek egitea bururatu zaigu. Azaroaren 18tik 24ra Antimikrobianoen erabilerari buruzko […]
Ostiralak dantzan
Atsedenaldiko tartea dinamizatzeko eta ikasleek egiten dituzten jarduerak anitzak izan daitezen, iaz bezala aurten ere “Ostiralak dantzan” ekimena jarri da martxan.Hileko azken ostiralean, dantza egitea maite dutenak gimnasioan elkartuko dira dantza egiteko!
Sarean euskaraz tailerrak 2023
Urriaren 10ean DBH 4. mailako 129 ikasleekin Baluarte Jauregian ospatu ziren Sarean euskaraz izeneko euskal kultura digitalaren VII. jardunaldietara joan ginen. Eguna 3 saiotan banatuta egon zen. Lehenengoan, gainontzeko ikastetxeetako ikasleekin batera jardunaldietako harrera eta ongi etorria jaso eta gero, tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten ikasleek. Honakoak izan ziren tailerrak: Gamer gela Errealitate […]
XIV Nafarroako komikiaren azokara bisita
XIV Nafarroako Komikiaren Azokan izan ginen 3.Fko lagunak. Condestable Jauregian jarritako erakusketa ikusi genuen.
Bertizeko kanpaldia DBH 1 2023/24
Irailaren 25 eta 27 artean Iparralde institututik 1.DBHko ikasleekin Bertiz aldera hiru eguneko txangoa egin genuen. Ateraldiarekin bi helburu genituen, ongi pasatzea eta gure artean pixka gehiago ezagutzea.120 lagun inguru joan ginen eta inguru euskaldun batean ingurumenaz gozatzeko aukera izan genuen. Kopuruarengatik ez ginen denok aterpe berean sartzen eta batzuk Legasako Kattalin aterpean egon ginen […]
2023-24 hasi da!
2023-24 ikasturtea hasi da. Taldeak osatuz ikasturtea hasi dugu. Suteak itzaltzeko prest, eta kaleak berriz zapaltzeko gogoz egon arren, Iparraldeko txoko eta geletara itzultzeko garaia da. Lagunen artean beti ere, giro ezin hobean. Ongi etorriak eta ikasturte ona izan dezagun!
Solimu, Zitem eta Gaztelania irakasgaien erakusketa
Ekainaren 13an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, institutuko ateak zabaldu genituen 1 DBHko gurasoentzako bere seme alabek prestatutako erakusketa ezagutzeko.Erakusketa honetan ikasturtean zehar ZITEMen, SOLIMUn eta Gaztelania ikasgaian egindako zenbait lan era xumean ikusgai egon ziren. Ikasleak arduratu ziren erakusketa montatzeaz, gurasoak gidatzeaz eta lanen azalpenak emateaz. Oso aukera polita izan zen kurtso bukaerari itxiera emateko eta […]
Letra Joven literatur lehiaketako lehen saria Uxue Ferreirorentzat
Uxue Ferreiro Laherak Iruñeko Letra Joven literatur lehiaketako lehen saria irabazi du. Hemen duzue bere olerki ederra: Palabras de una “no gallega” Veo el acantilado nublarse bajo la tenue nieblaVeo veloces peces huir de sus depredadoresVeo gente caminando hacia el faroY yo sigo aquí, deseando pertenecer a este lugar La clásica concha amarilla indica el caminoLa […]
Iparraldeko ikasleak LaborEso programan
Aurten 3.DBH-ko dibertsifikazio taldeko ikasleok, LaborEso programaren barne, bi astetako praktikak aurrera eraman ditugu ikastetxetik kanpo. Hainbat tokitan egon gara: Elkarkideko baratzetan, Paris 365eko biltegietan, Amma Oblatas zaharren egoitzan eta Hello Buztintxuri eta Goizeder haurreskoletan. Oso esperientzia interesgarria izan da.