Abenduaren 22an, merezitako oporrei hasiera emateko jaialdi ederraz disfrutatzeko aukera izan genuen Iparralde institutuan. Egitarau zabal eta anitza izan genuen: bingo musikatua, kirol txapelketa, mahai jolasak, txokolate beroa guraso elkaeraren eskutik… Eguneko argazki albuma ikusteko klikatu hurrengo argazkietan:
Berriak
Iparralde Palestinarekin
Abenduko 22ko jaialdiaren bukaeran, Palestinako herriari elkartasuna adierazi diogu pairatzen ari den genozidioaren aurrean eta su eten iraunkorra eta berehalakoa eskatzen duen nazioarteko gehiengo zabalarekin bat egin dugu. Tartean orain arte hildako ia 20.000 pertsona gogora ekarri ditugu, hauetatik ia erdia haurrak izan direlarik. Klikatu argazkian bideoa ikusteko.
Harri eta metalen arkeologian murgildu dira Iparralde DBHI Ikastetxeko ikasleak
Nafarroako museoak Iparraldeko 1. mailako sei klaseei bisita gidatua eskaini die. Paleolitoko aztarnetatik hasi eta lehenengo idazkietarainoko ibilbidea indusketa desberdinen bitartez ezagutu dute bisita gidatuan. «Nafarroako Museoak aurki erakutsiko du Irulegiko eskua lehenengo solairuan». Horiexek izan dira Olaia Nagorerek, Nafarroako Museoko museologoak eta Iparralde dbhi-ko gidari izan denak esan diguna esku famatuaz galdetu diogunean. Davinciren […]
Aberatsen turismoa
Galduriko itsaspekoaren hondakinak aurkitu dituzte Goiko lerroburua irakurtzen genuen hedabideetan 2023ko ekainean, institutuko klaseak bukatu genituen garai berdinean. Hiruzpalau egunetan itsaspekoaren desagerpena albistegi guztietan behin eta berriz aipatu izan zen, bost pertsona bertan zihoazen eta. Zer gertatu zitzaion itsaspekoari? Nola liteke metalez egindako objetu batek itsasoan gora eta behera ibiltzeko gaitasuna izatea? Zein propietate izanen […]
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko eguna
Iparralde Institutuak bere ekimen propioa egin zuen azaroaren 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko eguna aldarrikatzeko. 4. mailako neskek ahozko bortizkeria salatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten, hitzez haien kontra egunero gauzatzen den bortizkeria eta mespretxuak salatzeko. Aldi berean, jarrera eraikitzaileak eta zintzoak dituzten pertsonei eskerrak eman zizkieten. Hona hemen azaroaren 27an egindako ekimena laburtzen duen bideoa […]
Ekainberrira irteera
DBH 1. mailako ikasleak Ekainberrira joan gara SOLIMUn landutako labar artea gertutik ezagutzera. Irteera bikaina izan da!
“Una vida, un tesoro” proiektuak saria jaso du
Iparralde institutuko Gaztelania eta Literatura irakasgaiko Una vida, un tesoro proiektua saritua izan da, Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen eskutik. Proiektu honetan DBH1eko ikasleak El Vergeleko egoiliarrekin harremanetan jartzen dira,bisitatzen eta elkarrizketatzen dituzte eta, ondoren, haien biografia idazten dute eta oparitzen diete. Proiektu honetan gure ikasleek entzumena lantzen dute, idazmena, ahozkotasuna… eta adineko pertsonengana erespetuz eta jakinminez […]
Ur biziak. Euroeskualdeko proiektua.
UR BIZIAK proiektuaren topaketaren berri ematen dizuegu. Proiektuak eskualde ezberdinetako ikasleen arteko loturak sendotzea dauka helburu, mugazgaindiko mugikortasuna sustatuz. Oraingoan, Azaroak 30-ean, 3F eta 4G ikasgeletako ikasleak Senperen egon gara, bertako (Saint Christophe eskola) eta Mutrikuko (Kardala lanbide heziketako eskola) ikasleekin batera. Senpereko ikasleek bideratuta, akuakulturan amuarrainen errutea aurrera nola eramaten den ikasi dugu eta, […]
Ikaslearen eguna eta Antimikrobianoen erabilerari buruzko Kontzentizazio Astea
Gaitasun Digitala ikasgaian, 3. mailan, Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzen ari gara. Ikasle bakoitzak nahi duen helburua aukeratu zuen eta batzuk Kalitatezko Hezkuntza aukeratu zuten. Egun internazional asko daude honen inguruan: irakaslearen eguna, hezkuntzarena…. Kasu honetan ikaslearen egun internazionala aukeratu dugu eta azaroaren 17an denez kartel hauek egitea bururatu zaigu. Azaroaren 18tik 24ra Antimikrobianoen erabilerari buruzko […]
Ostiralak dantzan
Atsedenaldiko tartea dinamizatzeko eta ikasleek egiten dituzten jarduerak anitzak izan daitezen, iaz bezala aurten ere “Ostiralak dantzan” ekimena jarri da martxan.Hileko azken ostiralean, dantza egitea maite dutenak gimnasioan elkartuko dira dantza egiteko!