Nahiz eta 3.ebaluazioan etxetik lanean aritu, ingurunea aztertzeko aukera izan dugu Biologia eta Geologia ikasgaian. Gertaera desberdinen inguruan ikertu behar izan dugu eta errealitatea isladatzeko modeloak sortu. Ikasleen zenbait lan jasotzeko sortutako Padleta daukazue jarraian.
Iparralde etxean
Robotika tailerreko lanak
Ikasturte honetan Robotika Tailerra egin da lehenengo aldiz. Arlo honen helburu nagusia problema teknikoen ebazpenerako ikasleen pentsamendu konputazionalerako gaitasuna garatzea da. Ikasturtean zehar lanen zailtasun maila igotzen joan gara. Hemen dituzue egindako lan batzuk ikusgai. Programazioa Scratch-ekin Ikasturtearen hasieran programazioaren mundura hurbildu ginen. Scratch-ekin programatzen ikasi genuen. Aurkezpen interaktiboak, musika bideoak, istorioak eta joko dibertigarriak […]
Euskarako lanak DBH 3
Nire DBHko 3. mailako euskara ikasleek hirugarren ebaluazio honetan egindako lanaren lagin bat aurkezten dizuet. Oso harro nago pandemiak iraun duen bitartean bizi izan dugun isolamendu-egoeran egindako ahaleginaz, lanaz eta dedikazioaz. Egoera horretan, interesa izateaz gain hobetu ere egin dute. Hona hemen aurkezpen batzuk: Eta hemen bideo batzuetara lotura: Nire esker ona eta txalorik onena […]
KOMUNIKALDE: Komunikazio Tailerreko aldizkaria
Hiruhilabete arraroa izan bada ere, Komunikazio Tailerreko ikasleek aldizkari polit eta interesgarri bat osatu dute, testu, irudi edota proposamen ezberdinekin. Orain haien lana zabaltzeko tenorea da. Disfrutatu! Klikatu irudian aldizkaria irakurtzeko Komunikazio Tailerreko lan gehiago ikusi nahi badituzue, hemen duzue haien blogerako lotura: https://iparraldedbhi.educacion.navarra.es/web/komunikalde/
Ekaineko berreskurapenen ohiko eta ez-ohiko deialdiak
Hemen dituzue 3 deialdi ezberdinetako berreskurapen azterketen data eta orduak. Azterketa edota lan guztiak modu telematikoan eginen dira Hezkuntzak kontrakoa esaten ez duen bitartean.
2. ebaluazioko berreskurapenak
Ikasleak 3. ebaluazioko lanak egiteaz gain, pasa diren aste hauetan 2. ebaluazioko berreskurapen lanak egiten aritu dira. Orain, 2. ebaluazioko azterketaren atala berreskuratzeko ikasgai bakoitzean egin beharrekoa definitu dugu eta hurrengo dokumentuetan ikus dezakezue: