Apirilaren 18-an, asteartea, Eureka! Zientzia Museora bisita egin genuen, Donostian, DBH 2. mailako ikasleekin. Bertan elektrizitatearen tailer bat egin genuen eta museoko areto desberdinak bisitatu. Ikastetxean zenbait ikasgaietan ikasten ari garen gaiekin lotutako erakusketak ikusteko aukera izan genuen; elektrizitatea eta mekanismoak, biologia eta anatomiako erakusketa giza eta animalien gorputzekin, matematika eta fisikarekin lotutakoak,… Zientziarekin praktikatu daiteke […]
Berriak
Organo-emateari buruzko hitzaldia ATEHNAren eskutik
Apirilaren 28an, DBHko 3.mailako ikasleek organo-emateak duen garrantziari buruzko hitzaldi interesgarria izan zuten ATEHNA erakundearen eskutik (Nafarroako Gibel Transplantatuen eta Gaixoen Elkartea). Hitzaldian, organo-emaileen eta pertsona transplantatuen esperientziak eta bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten, eta denek arreta handiz entzun zituzten haien azalpenak. Mila esker eta hurrengora arte!
Belaunaldien arteko topaketa Sartagudako memoriaren parkean
Apirilaren 20an DBH4. mailako ikasleak Sartagudara joan ziren belaunaldien arteko topaketa batera. Memoriaren Parkea bisitatu genuen eta Guda Zibileko biktimen hainbat seniderekin hitz egiteko aukera aparta izan zen.
Ikasbidaia 2023
Apirilaren 1etik maiatzaren 5era, DBH 4.mailako ikasleak Calellan egon dira ikasbidaian. Batzuk rafting egiten bustitzen ziren bitartean, besteak paintballean aritu ziren jo ta su. Bainu ederrak eta barreak botaz, naturaz disfrutatzeko aukera paregabea, benetan! Bartzelonan, Rambletan, Güell parkean, Cosmocaixan, Camp Nou zelaian, paseoan, argazki ederrak egiten eta disfrutatzen ibili gara; Calellako hondartzan boleibola txapelketa jokatu […]
Iparralde DBHIko Espazio Agentzia
Gizakia Ilargira eramango duen Artemis misioa abian da. Lehen suziriak bidali dira iada eta laster tripulatuak izango dira misioak. Artemis-ek espazioaren esplorazioan eta bestelako ikerketa zientifikoetan aurrerapausuak emateko atea irekiko du. Erronka zientifiko-tekniko itzela da hau. Misio honen berri izan daute DBH 1. mailako ikasleak ZITEM esparruko “Ilargian bizi?” unitate didaktikoaren barruan. Eta erronkan parte […]
Antzerkia Balio Etikoak lantzeko
DBH1eko eta DBH2ko talde eleanitzetako ikasleek istorioak sortu dituzte eta ikaskideei antzeztu dizkiete gelan, Balio Etikoetako bigarren ebaluazioko proiektu gisa. Gela bakoitzean hiruzpalau istorio sortu dituzte taldeka, baldintza zutelarik talde bakoitzean auzi sozial bati erantzutea. Ur edangarririk egongo ez den etorkizun hurbila, gerra batetik ihes egin behar izan duten migratzaileak, hezkuntza publikorako dirurik ez dagoen […]
Hizkuntza Proiektua martxan!
Ikasturte honetan Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua jarri dugu martxan (aurreko hiru ikasturtetan proiektuaren diseinuan lanean egon ondoren) eta egun hauetan jarduera bereziak antolatu ditugu maila ezberdinetan. EITBko Jon Lamarkak eta Itziar Arangurenek DBH1eko ikasleak bisitatu zituzten eta EITBk euskaraz sortutako ikusentzunezko baliabideak ezagutarazi eta partekatu zituzten. Iruñe Astitz, euskal sortzaileak eta ikastetxeko Euskara irakasleak, youtuber zuzeneko saio […]
Euskaraz sortutako baliabideak EITBren eskutik
Asteazken honetan Iparraldeko Hizkuntza Proiektuak antolatuta EITBko bi arduradunen bisita izan dugu. DBH1eko ikasleei EITBk euskaraz sortutako material eta baliabide digital ezberdinak erakutsi dizkiete: telesailak, podcastak, komikiak…
Emakumea zientzian eguna Gaitasun Digitala ikasgaian
Otsailaren 11-an “Emakumea zientzian” nazioarteko eguna ospatu zen eta 3. DBHko Gaitasun Digitaleko ikasleek honako lanak egin zituzten egun horren inguruan. Google aurkezpena: Matilda efektuaren bideoa: Hauxe da ikasleek bideoaren inguruan egindako aurkezpena: Kaixo, gu David Napuri eta Nagore Ripa gara, eta Gaitasun Digitala ikasgaian egindako bideo hau aurkeztuko dizuegu. Bideoan “Matilda Efektua” azaltzen da, […]
Gosari osasuntsua eta jasangarria
Otsailaren 1ean, lehen eta bigarren saioetan, gosari osasuntsu eta jasangarri bat prestatu genuen 1CDko ikasleen artean. Horretarako, bakoitzak zerbait ekarri behar zuen etxetik, klasean zerrenda batetik haiek aukeratu zutena, gainontzekoekin konpartitzeko. Gosari-solasaldi bat izan zen eta bere helburuak hauek izan ziren: Gosari osasuntsua eta jasangarria zer den ikastea eta bere konstumoa bultzatzea. Haien talde-plana errebisatzea: […]