DBH1eko eta DBH2ko talde eleanitzetako ikasleek istorioak sortu dituzte eta ikaskideei antzeztu dizkiete gelan, Balio Etikoetako bigarren ebaluazioko proiektu gisa. Gela bakoitzean hiruzpalau istorio sortu dituzte taldeka, baldintza zutelarik talde bakoitzean auzi sozial bati erantzutea. Ur edangarririk egongo ez den etorkizun hurbila, gerra batetik ihes egin behar izan duten migratzaileak, hezkuntza publikorako dirurik ez dagoen […]
Archives for martxoa 2023
Hizkuntza Proiektua martxan!
Ikasturte honetan Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua jarri dugu martxan (aurreko hiru ikasturtetan proiektuaren diseinuan lanean egon ondoren) eta egun hauetan jarduera bereziak antolatu ditugu maila ezberdinetan. EITBko Jon Lamarkak eta Itziar Arangurenek DBH1eko ikasleak bisitatu zituzten eta EITBk euskaraz sortutako ikusentzunezko baliabideak ezagutarazi eta partekatu zituzten. Iruñe Astitz, euskal sortzaileak eta ikastetxeko Euskara irakasleak, youtuber zuzeneko saio […]
Euskaraz sortutako baliabideak EITBren eskutik
Asteazken honetan Iparraldeko Hizkuntza Proiektuak antolatuta EITBko bi arduradunen bisita izan dugu. DBH1eko ikasleei EITBk euskaraz sortutako material eta baliabide digital ezberdinak erakutsi dizkiete: telesailak, podcastak, komikiak…
Emakumea zientzian eguna Gaitasun Digitala ikasgaian
Otsailaren 11-an “Emakumea zientzian” nazioarteko eguna ospatu zen eta 3. DBHko Gaitasun Digitaleko ikasleek honako lanak egin zituzten egun horren inguruan. Google aurkezpena: Matilda efektuaren bideoa: Hauxe da ikasleek bideoaren inguruan egindako aurkezpena: Kaixo, gu David Napuri eta Nagore Ripa gara, eta Gaitasun Digitala ikasgaian egindako bideo hau aurkeztuko dizuegu. Bideoan “Matilda Efektua” azaltzen da, […]
Gosari osasuntsua eta jasangarria
Otsailaren 1ean, lehen eta bigarren saioetan, gosari osasuntsu eta jasangarri bat prestatu genuen 1CDko ikasleen artean. Horretarako, bakoitzak zerbait ekarri behar zuen etxetik, klasean zerrenda batetik haiek aukeratu zutena, gainontzekoekin konpartitzeko. Gosari-solasaldi bat izan zen eta bere helburuak hauek izan ziren: Gosari osasuntsua eta jasangarria zer den ikastea eta bere konstumoa bultzatzea. Haien talde-plana errebisatzea: […]
Inauteriak 2023
Iñauteriak iritsi dira gure institutura eta ezin hobeki ospatu ditugu. DBH 4.mailako ikasleek antolatutako IPARolimpiada txikiak izan ditugu: futbolean, pilotan, boleibolean eta ping pongean ederki aritu dira taldeka maila guztiak! Eta gero, nola ez, gure MOZORRO DANTZA!! Trebeak dira gero, gure ikasleak koreografiak dantzatzen! Tartean Guraso Elkarteak eskainitako txistorra ezinbestekoa izan da indarrak berreskuratzeko. Erraldoiak […]