Eguberriak hurbiltzen ari zirela, liburutegiko liburuei beste erabilera bat emanez ikastetxea festa giroan apaintzen lagundu ziguten DBH2ko hiru ikasleek. Lan itxurosoa geratu zen, mila esker hirukote!
Archives for urtarrila 2021
Laia Salsamendi Silva Nafarroako txapelduna
Joan zen abenduaren 19an Iparraldeko DBH3ko ikasle den Laia Salsamendi Nafarroako eskuz banakako txapeldun bihurtu zen Yera Agirreri 18-17 irabazi ondoren. Euskadi Irratiko Katedra saioan (albistearen bukaeran esteka) egin zioten elkarrizketan esaten duenez partida oso gogorra izan zen, partidaren hasieran bere pilotarekin tanto asko egin eta aurrea hartu bazuen ere Yera Agirrek bere pilota atera […]
Gabonetako jaia 2020
Abenduaren 22an, ebaluazio luze bat ikasten lan eta lan ibili ondoren, Iparralde institutuan oporrak zetozela ospatzeko aukera izan genuen. Egitarau berezia izan genuen aurten eta maila bakoitzeko ikasleek euren artean ospatu behar izan zuten eguna, beste mailetako ikasleekin nahasteko aukerarik gabe, baina lagunartean disfrutatzeko aukera izan genuen bederen. Tik-tok edo bideo lehiaketa, mahai jolasak, herri […]
Oroimen historikoari buruzko jarduera
Iragan abenduaren 14an eta 18an, Nafarroako Oroimen Historikoaren inguruan bi saioko jarduera egin genuen Iparralde DBHIn. Asun Larreta Ayesak Nafarroan eta Errioxan irakasle izandakoak, bere aitonaren bizitza eta erahilketa azaldu zigun, hala nola familiak pairatutako mina eta ondorio latzak, eta gorpua topatzeko bizitako oztopo eta zailtasunak. Errepublikako irakaslegoak jasandako errepresioa, batez ere emakumeek, sakon azaldu […]