Familia agurgarriak, Dakizuen bezala martxoaren 16tik aurrera Iparralde DBHIn ez da klase presentzialik izanen. Hezkuntza Departamentuko jarraibideak jaso eta gero, Iparralde DBHI ikastetxean egoerari honela aurre eginen diogu. 1. Ikastetxea irekita egonen da martxoaren 16tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara, zuzendaritza taldeko kide baten presentziarekin. 2. Langile guztiek etxetik lan eginen dute eta bertatik eginen zaie arreta familia […]
Archives for martxoa 2020
Ate irekien jardunaldia bertan behera
Familia agurgarriak, Covid-19aren ondorioz ezarritako ikastetxeen itxiera dela eta bertan behera gelditzen da martxoaren 23rako deituta zegoen ate irekien jardunaldia. Aurrerago zehaztuko da data berria. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulertzeagatik.
Ate irekien jardunaldia 2020
Familia agurgarriak, Atsegin handiz Iparralde DBHIn (Sanduzelai etorbidea 16) martxoaren 23an 17:00etan eginen dugun ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA 17:00 Harrera eta aurkezpen bilera. 18:00 Bisita gidatua ikastetxean. 18:30 Amaiera. Zuen zain egonen gara
Kanpaldia DBH 2. Bertiz
Inauterietako oporrak baino lehen, otsailaren 19tik 21era DBH 2. mailako ikasleak kanpaldia egin zuten Bertizen. Bertan naturan jarduera fisiko dibertigarriak (eta batzuetan beldurgarriak ere) egiteko aukera izan genuen; arroilaren jeitsiera, ferrata bidea, zuhaitz parkea eta tirolina handiak. Jarduerak egiteko bii taldetan banatu ginen arren, arratsalde bikainak pasa genituen denak elkarrekin Narbarteko aterpean. Hemen klikatuz egun […]