SIMPSON familia, TELETABIAK, ANIMALIAK, SORGINAK, GANGSTERRAK, SUPER HEROIAK… denetik izan ditugu INAUTERIETAN HOGWARTS eskola magikoan. Bai, bai, pandemia izan arren, denon ahaleginari esker, aurten ere ospatu egin ditugu!! Ikasleak dantzan, kantari eta jokoan aritu dira inoiz baino gogotsuago! MOZORRO FESTA ederra izan da! Eta bertako langileek eta guraso batzuek ere disfrutatzeko aukera paregabea izan dugu, […]
Archives for otsaila 2021
Argazki zaharren erakusketa
Otsailaren 8an auzoko argazki zaharrak ikusteko aukera izan genuen Sanduzelaiko Civivoxera egin genuen irteeran. Plastika, ikusizko eta ikus entzunezko hezkuntzako 4.DBHko ikasleak izan dira protagonistak irteera honetan.
Ingurumen-kontzientziazioa eta dantza uztartuko ditugu “Planeta Dantzan” proiektuaren bitartez
Iparralde DBHIk berriz izanen du aukera Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak, Malandain Ballet Biarritz taldeak eta Donostiako Cristina Enea fundazioak elkarlanean sortutako proiektu pedagogiko berritzailean. Iaz “Itsas-laminak” izeneko proiektuarekin plastikoek itsaso eta ozeanoetan sortzen dituzten kalteen inguruan lanketa egin zuten ikasleek. Aurten DBH 1. mailako ikasleek ingurumen-larrialdia izanen dute ardatz, bai eta horri ikuspegi indibidualetik […]
Santa Ageda bezpera 2020
Iragan otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan kantatzeko ohitura zaharra lehengo aldiz ospatu genuen Iparralde institutuan. DBH 3. mailako ikasleek musikako irakasleekin Euskal Herriko ohitura hau landu eta kopla berezia prestatu zuten ohikoei gehitzeko. Atsedenaldian DBH 1. mailako ikasleen begiradapean eta ikastetxeko langileen laguntzaz kantuan aritu ziren makilekin lurra neguko loaz esnarazteko kolpeka zebiltzan bitartean. Ekintzak […]
Baketik. Antzerki foruma
«Nire amodioa ene gorrotoaren muinetik jaio da! garaiz ikusi dut eta berant ezagutu. zorigaiztoko maitasun erditzea izango da alajainkoa!, maitatu behar baitut etsai ankerrena» Julietak (Romeo eta Julietan) 2020ko abenduaren 9an. Juan Latienda Bai ikasle agurgarri hori! Maitasuna eta adiskidetasuna altxor dira beldurrez eta aurrejuzguz beteriko gizarte honetan. Eta juzgurik gabeko adiskidetasuna suertatzen denean maiz dator […]