Urtero bezala martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Iparralden. Ikastetxe guztiko ikasleek jarduera berbera egin zuten gela barruan, zainketen inguruko hausnarketa eginez eta ondoren, patio orduan DBH 4. mailako neskek hartu zuten protagonismoa, haiek sortutako pankarta zabalduz eta egunero entzuten dituzten eta gustatzen ez zaizkien mezu matxistak errez. Hemen duzue eguneko jardueren inguruko bideotxoa: […]
Archives for martxoa 2021
Ihes-gela DBH 4. mailako taldeetan
Nafarroako memoriaren institutuak antolatutako ihes-gela gurera ekarri dugu geografia eta historia ikasgatik DBH 4. mailako talde guztiekin aritzeko. Modu honetan unitate berriari hasiera eman diogu eta altxamendu militarraren testuingurua aztertu dugu. Gure azkartasuna eta elkarlana sustatu nahi izan ditugu era motibagarrian. Argazki guztiak ikusteko egin klik hurrengo irudian:
Nafarroako museoa DBH 1. mailako taldeekin
DBH 1. mailako taldeekin Nafarroako museora gerturatu ginen aurrehistoriaren inguruan dituzten aztarnak gertutik ezagutu ahal izateko. Olaiak, oso ongi azaldu zizkigun Nafarroako testuingurua eta bitxikeri guztiak. Hurrengo irudiak klikatuz bisitan zehar ateratako argazki guztiak ikus ditzakezue:
Erel eta Kuñi raperoen bisita eta rap tailerra gurean
Erel eta Kuñi izeneko raperoen bisita izan dugu eta DBH2ko ikasleekin rap tailer ederra eskaini digute. Bigarren hiruhilabeteren bitartean, Gaztelania eta Literaturako irakasgaian poesiaren gaiak, baliabideak eta horrelakoak landu ditugu eta ikasleek haien testuak sortu dituzte. Gero, testu horiek Erel eta Kuñiren laguntzarekin moldatu eta eszenatokiaren gainean kantatzeko aukera izan dute. Bukatzeko, gainera, Erel eta […]
Ate irekien jardunaldiak 2021
Aurrematrikulazio garaia hurbiltzen ari da eta Iparralde DBHIn hurrengo jarduerak prestatu ditugu ikasle zein familiak prozesu honetan laguntzeko. Aurtengo osasun egoera dela eta, 3 saio ezberdin eginen ditugu ikasle zein gurasoentzat. Martxoaren 15ean 15:30ean. Buztintxuriko ikasle eta gurasoentzat. Martxoaren 16an 15:30ean. Sanduzelaiko ikasle eta gurasoentzat. Martxoaren 16an 17:00etan. Auzalarko ikasle eta gurasoentzat IKASLEEN SAIOEN EGITARAUA […]