1.hiruhilekoan zehar, SOLIMUn errefuxiatuen inguruko proiektua gauzatu dugu. Azaroa aldean Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide bat ikastetxera etorri zen Lesbosen (Grezian) egiten duten lana azaltzeko. Pertsona migranteen bideoak sortu ondoren, eta proiektua ixteko 1. mailako ikasleek Zaporeak laguntzeko janari-bilketa antolatu dugu. Bilketa abenduaren 12tik 16ra bitartean burutu dugu eta atsedenaldietan ikasleek txandak egin ditugu janaria […]
Gure lanak
Erdi Aroari buruzko antzerkiak
Pasa den astean DBH2. mailako ikasle batzuk lehenengo ebaluaketako proiektuari amaiera emateko Erdi Aroan oinarritutako antzerki motz batzuk aurkeztu zituzten. Ikusle bereziak izan genituen emanaldian: Buztintxuriko LH 6. mailako ikasleak!
Txoriendako jantokiak patioan
Haste honetatik aurrera patioan txoriei jaten emateko bi etxetxo egongo dira. Egurrezko etxetxo hauek 3G eta Talde Malguko ikasleek egin dituzte. Egitura hauek instalatzearen helburua atsedenaldietan sortzen dugun zabor kopurua murriztea da. Txoriei jaten emanez zabor izan behar diren soberakinak txoriendako janari bilakatzen dira. Proiektu hau aurrera eraman duten ikasleek erakusketa informatibo bat instalatu dute […]
Komunikalde. Ikastetxeko aldizkari digitala
Komunikazio Tailerreko ikasleek “Komunikalde” aldizkaria prestatu dute. Albisteak, erreportajeak, kultura, denborapasak… HEMEN irakur dezakezue eta era berean irakasgaiko bloga bisitatzera animatu nahi zaituztegu.
Eider Esparzaren lana 2022-2023 ikasturteko agendaren azalean
Hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua amaitu da. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Aurten oso kalitate oneko 30 lan jaso ditugu. Zaila jarri diguzue aukeratzeko orduan. Bozketan jende askok parte hartu du eta azkenean Eider Esparzaren lanak irabazi du bigarren aldiz. Lan hau ikasleen agendetan […]
Iturrama Paper Bridge lehiaketa
Apirilaren 27an Iparralde DBHI-ko lehenengo mailako ikasleak Iturrama institutura joan ziren paperez egindako zubi lehiaketa batetara. Zubi hauek teknologia ikasgaian egin zituzten. Lorut beharreko erronka apurtu gabe ahalik eta pisu gehien jasatea zen. Zubi hauek paperaz eta itsaskinez egin zitezkeen soilik, 40cm-ko tarte bat pasa behar zuten eta gehienez 300gr pisatu behar zuten. Gure institututik […]