Aurten berriro ere Iparralde DBHIko zuhaitza handitzen doa DBH 1. mailan hasi berri diren ikaslei esker. Hatz marken zuhaitzean jarri dituzte ikastetxetik pasatzen den pertsona orok ikastetxean egiten duen ekarpenaren islada gisa. “Hosto iraunkorrak kulunka leunez etorkizunerantz, gure iparrorrHatzek gidatuko gaituzte biharko baratzetan koloreetako zuhaitzak landatzera, eta aztarna hauetatik sustrai sendoez sortuko dira besteak” Olerkia […]
Archives for ekaina 2023
Garapen jasangarrirako helburuak lortzen Gaitasun Digitala irakasgaian
Aurten Gaitasun Digitala irakasgaian 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) inguruko lanak egin ditugu. Hemen duzue egindako lan guztiekin sortutako aurkezpen interaktiboa. Klikatu irudian aurkezpena ikusteko.
Berreskurapen azterketen egutegia
Hemen dituzue ekainaren 16, 19 eta 20ean eginen diren berreskurapen azterketen datak, orduak eta gela:
Talde malguko txangoa Buztintxurira
Ekainak 7an talde malguko ikasleak Buztintxuri auzoan egon ginen. Bertan kolektibo ezberdinek egiten dituzten jarduerak ezagutzeko parada izan genuen. Jai batzordeako kideek auzoko armarriarekin lotutako gimkana bat prestatu ziguten eta bukaeraraino iristea lortu genuen! Hau erraldoien plazan izan zen. Ondoren Buztingune ezagutu genuen, auzoko kolektiboek erabiltzen duten lokala. Bertan erraldoi, kiliki eta zezentxoak probatzeko aukera […]
Nola biziraun nerabezaroari? DBH 4. mailako ikasleen oparia DBH 3. mailako ikasleei
Hirugarren ebaluazioan zehar, DBH4. mailako ikasleak aldizkari bat sortzen aritu dira Balio Etikoetako ikasgaian. Aldizkari hori sortzeko aitzakian, nerabezaroan sentitzen dituzten presio sozialei buruz hausnartu dute, eta horiei aurre egiteko zenbait gomendio pentsatu dituzte, DBH 3ko ikasleei emateko. Hala, DBH 4. maila bukatzearekin batera “opari” hori egin diete DBH 3koei: nerabezaroan sentitzen dituzten zenbait presio […]
Sormen digitaleko aldizkariak prest
Kurtso guztia lanean aritu ondoren, iritsi da eguna! Ikusgai daude jada Sormen Digitaleko aldizkariak! Aldizkari hauek Sormen Digitala izeneko diziplinarteko proiektuan landu eta sortu dituzte 3. DBHko ikasleek, euskara, musika eta plastika irakasgaietan. Iparraldeko aldizkaria hurrengo estekan aurkituko duzue: https://sormendigitala.web.educacion.navarra.es/es/web/sormen-digitala/w/iparralde-dbhi Ikusi ahal izateko, EDUCAko erabiltzaile-izena eta pasahitza beharko dituzue. Nafarroako beste ikastetxeetan egindako aldizkariak ere […]