Kurtso guztia lanean aritu ondoren, iritsi da eguna! Ikusgai daude jada Sormen Digitaleko aldizkariak! Aldizkari hauek Sormen Digitala izeneko diziplinarteko proiektuan landu eta sortu dituzte 3. DBHko ikasleek, euskara, musika eta plastika irakasgaietan. Iparraldeko aldizkaria hurrengo estekan aurkituko duzue: https://sormendigitala.web.educacion.navarra.es/es/web/sormen-digitala/w/iparralde-dbhi Ikusi ahal izateko, EDUCAko erabiltzaile-izena eta pasahitza beharko dituzue. Nafarroako beste ikastetxeetan egindako aldizkariak ere […]
Sormen digitala
Sormen Digitala: 3. DBHrako diziplinarteko proiektua
DBH 3. mailako ikasle guztiek Sormen Digitala izeneko diziplinarteko proiektuan parte hartuko dute 2020/21 ikasturtean. Proiektua Euskara, Plastika, Musika eta Gorputz Hezkuntza irakasgaietan garatuko dute eta lau arlotan banatutako honako gaiak landuko ditu: Musika: Interpretazioa eta sormena, entzuten ikastea, musika eta adierazpen kultural ezberdinak. Testugintza: gidoigintza, kazetaritza, komikigintza, publizitatea Antzerkia/dantza: esketxak, bideo laburrak, sekuentzia dramatizatuak. […]