Otsailaren 9an inauteriak ospatu genituen. Ongi ospatu gainera! Lehenengo 3 saioetan klase izan ostean, ikasleak mozorrotu eta patiora atera ziren, guraso elkarteak dagoeneko prest zeukan txistorradaz gozatzeko. Hamaiketako ederraren ostean, dantzarako prest zeuden guztiak eta inoiz izan dugun koreografia lehiaketa parte hartzaileenaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Ikastetxeko ia ikasle eta talde gehientsuenek parte hartu zuten […]
Archives for otsaila 2024
Tabakalera Donostia- Kultura garaikidearen nazioarteko Zentrua
Adierazpen Artistikoa ikasgaiko ikasleak, 4. DBH-ko ikasleak Donostiako Tabakalera Arte Garaikide Zentrora joan ziren. Bertan grabatuaren teknika landu zuten batzuk eta besteek stop motion bideoa landu zuten. Ondoren, Zurriola ondartzatik paseotxo bat ere egin ahal izan zuten. Egun bikaina igaro genuen!!! Hurrengo bideoetan egindako stom motion-ak ikusi ahalko dituzue:
Palestinaren gatazkaren jatorria eta egoerari buruzko hitzaldia
Iragan urtarrilaren 29an, duela 19 urte BDZ (Boikot Desinbertsioak eta Zigorrak) elkarteko kide den Txuri Ollo gure ikastetxera hurbildu zen 3. eta 4. mailako ikaslegoari Palestinan pairatzen duten okupazio gatazkaren jatorriaz eta egungo genozidio prozesuaz azalpenak ematera eta haien galderei erantzutera. Honako kartelak landu dira komunikabideek egoeraren berri ematen duten erantzunkizuna lantzeko:
Iparraldeko 4. mailako ikasleak Pamplona Negran
Iparralde institutuko 4. mailako ikasleak Iruñeko Planetariora joan ziren iragan urtarrilaren 24an David Gil nobela idazleak sormen prozesuari buruz eskaini zuen hitzaldian parte hartzera. Hitzaldia urtero antolatzen den genero beltzaren inguruko Pamplona Negra jaialdiaren baitan antolatu zen.
ALBAOLA faktoriara bisita (Pasaia)
Aste honetan, DBH 2. mailako ikasleak SAN PEDRO PASAIAN dagoen ALBAOLA FAKTORIAra joan dira. Gure ikasleek bertan eraikitzen ari den San Juan galeoiaren erreplikaren inguruko azalpenak arretaz entzun dituzte, oso garrantzitsua zen balearen inguruko Euskal Herriko merkataritzaz ere asko ikasiz. Horretaz gain PASAIAren inguruaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Eguneko argazki albuma ikusteko klikatu hurrengo […]
Irakurkea epizentroen inguruan irratian solasean
Urtarrilaren 23an, ikastetxeko gaztelania irakaslea den Nora Monreal, SER irratian egon zen hamabostero Nafarroako liburutegi eta liburuei eskeinitako “Entre libros” atalean, Nafarroako ikastetxeetan irakurketa klubak sortzeko “Irakurketa epizentroak” izeneko ekimenari buruz hitz egiten. Iparralde institutua ekimenean parte hartzen ari da. Hurrengo estekan irratsaioa entzuteko aukera duzue: