Gaur, azaroaren 4an, goizeko 10:00etan ikastetxeko patioan Eskola Kontseiluko Hauteskunde Batzordea osatuko duten pertsonen jende aurreko zozketa egin dugu. Zozketako zenbakiak ateratzeaz bi ikasle arduratu dira eta honakoak dira zozketa bidez izendatu diren pertsonak eta haien ordezkoak: Ikasleen ordezkaria: Jiménez Barriendo, Unax Jiménez Berrio, Berezi Ane (ordezkoa) Guraso eta tutore legalen ordezkaria: Illera Ortega, Fenrnando […]
Eskola Kontseilua
Eskola Kontseilua berritzea
2 urte pasa dira Eskola Kontseilua lehenengo aldiz eratu genuenetik eta dagoeneko partaide batzuen berritzea egokitzen zaigu. Hauek dira 2020/21 ikasturte honetan berritzea dagozkigun postuak: Irakasleen 3 ordezkari Guraso eta tutore legalen ordezkari 1 Ikasleen ordezkari 1 Hauteskunde hauek aurreko kurtsoan Eskola Kontseiluan sortutako bakantzeak betetzeko ere erabiliko dugu Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ordezkari 1 […]
Eskola Kontseilurako hautagaiak
Hau da Eskola Kontseilua osatzeko aurkeztu diren hautagaien behin behineko zerrenda. Zerrenda hauen kontra helegitea jartzerik dago publikatu eta hurrengo egun lektiboan.
Hauteskunde Batzordearen zozketaren emaitzak
Atzo 11:30ean Iparralde DBHIko Erabilera Anitzeko gelan egindako jendaurreko ekitaldian Hauteskunde Batzorderako kideen zozketa egin zen. Lan horretan bi ikasle izan genituen laguntzaile lanetan.
Eskola Kontseiluaren eraketa
Iritsi zaigu Eskola Kontseilua osatzeko garaia. Gure ikastetxean Eskola Kontseilua lehenengoz eratuko denez, hauek dira bozketa bidez bete beharreko postuak: