DBH 3. mailako ikasle guztiek Sormen Digitala izeneko diziplinarteko proiektuan parte hartuko dute 2020/21 ikasturtean. Proiektua Euskara, Plastika, Musika eta Gorputz Hezkuntza irakasgaietan garatuko dute eta lau arlotan banatutako honako gaiak landuko ditu: Musika: Interpretazioa eta sormena, entzuten ikastea, musika eta adierazpen kultural ezberdinak. Testugintza: gidoigintza, kazetaritza, komikigintza, publizitatea Antzerkia/dantza: esketxak, bideo laburrak, sekuentzia dramatizatuak. […]
Archives for urria 2020
Hizkuntzen Europako eguna 2020
Irailaren 26an Hizkuntzen Europako eguna ospatu zen. Horren harira, DBH 4.mailako ikasleek Europan dauden EUSKARA bezalako hizkuntza minorizatuak bilatu zituzten interneten; eta hizkuntza horiek zenbat hiztun dituzten eta non hitz egiten diren erakusteko kartel politak egin zituzten.