Pasa den astean DBH2. mailako ikasle batzuk lehenengo ebaluaketako proiektuari amaiera emateko Erdi Aroan oinarritutako antzerki motz batzuk aurkeztu zituzten. Ikusle bereziak izan genituen emanaldian: Buztintxuriko LH 6. mailako ikasleak!
Archives for azaroa 2022
Txoriendako jantokiak patioan
Haste honetatik aurrera patioan txoriei jaten emateko bi etxetxo egongo dira. Egurrezko etxetxo hauek 3G eta Talde Malguko ikasleek egin dituzte. Egitura hauek instalatzearen helburua atsedenaldietan sortzen dugun zabor kopurua murriztea da. Txoriei jaten emanez zabor izan behar diren soberakinak txoriendako janari bilakatzen dira. Proiektu hau aurrera eraman duten ikasleek erakusketa informatibo bat instalatu dute […]
Azaroaren 25a ikastetxean
Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren karietara zenbait ekimen egin dira ikastetxean. Gaitasun Digitala ikasgaian, DBH 3. mailako ikasleek honako kartelak diseinatu eta ikastetxean zehar jarri dituzte. DBH 4. mailako musika ikasgaiko ikasleek atsedenaldian zehar patioan koreografia bat dantzatu dute. Egunean zehar honako abestiak entzungai izan ditugu: Zer izan (Huntza) Erre zenituzten (Xabier […]
San Juan Xar feministaren bisita
Gaur San Juan Xar Feministako kideak Iparralde ikastetxean egon dira. Jaietan ematen diren eraso sexistei erantzuteko sortutako protokoloa aurkezteaz gain, azaroaren 25aren harira tailer moduko bat egin dute DBH 4. mailako ikasleekin. Hemen dituzue saioen argazki batzuk eta tailerren ondoren hizlariek esan digutena:“Heteropatriarkatuaren alderik ilunenak mahaigaineratu eta ditugun kezkak, ezinegonak eta hausnarketak konpartitzeko espazioa sortu […]