Iparraldeko neskek konzentrazioa egin zuten martxoaren 8ko aldarri propioa egiteko. DBH 1. 2. 3. eta 4. mailako neskek berdintasunaren aldeko aldarri ozena egin zuten aurten eskolako patio orduan. Gainera, urte osoko lana dela gogoratzeko eskolaren barruan margo eta eskulan ezberdinak jarri dituzte ikastetxean. Gora borroka feminista!
Archives for apirila 2024
Korrika 2024
Aurten 23.Korrika iritsi zaigu, eta aurrekoan bezalaxe Iparraldeko ikasleek eta irakasleek parte hartu dugu. DBH 1. eta 2. mailakoek Sanduzelai auzoan antolatutako Korrika Txikin parte hartu zuten. Gure ikastetxetik abiatuta, lekukoa eskuan zutela, gure ikasleak Sanduzelaiko eskoletako ikasleen bila abiatu ziren. Mailaz maila, metroz metro ikasle guztiak bildutakoan Sanduzelaiko eskolan bukatu genuen. Bertan ikasleek idatzitako […]
Eskaladaren inguruko hitzaldia
Gorputz hezkuntzako saioetan eskalatzen ikasten ari garenez aurten alpinista bat etorri da gurera bisitan. Mendian erabiltzen duen material guztia erakusteaz gain bere abenturak ere kontatu dizkigu eta Groenlandiara egindako bidaian ateratako argazki eta bideoak ikusi ditugu. Laster ere rokodromora joango gara ikasitakoa praktikan jartzera!