Martxoaren 26 eta 29an Santuzelai eta Buztitxuriko LH- ko ikasleak izan genituen gurean DBH-ko 2. mailakoek ikasleen geografia eta historia irakasgaian prestatutako Erdi Aroan giroturiko antzerkiak ikusten.
Archives for apirila 2019
Atapuercara bisita
DBH 1. mailakoek martxoaren 21an Burgoseko eboluzioaren museora eta Atapuercaco aztarnategira irteera egin zuten. Eboluzioaren museoan hominizazioa aztertu zuten bertako museoaren ordubeteko bisita gidatua eginez. Hau bukatu ostean berriz autobusa hartu eta Atapuercaco aztarnategira joan ziren, bertan beste gida baten laguntzaz aurkikuntza garrantzitsuenak egin diren eremuak ikusiaz garai hartako gizakiaren bizimoduaren inguruko berezitasunak ikasi zituzten. […]
Suhiltzaile parkera bisita
Apirilaren 4an, 1.A-ko ikasleak gonbidatu batzuekin batera, Suhiltzaile parkea bisitatzera joan ginen. Oso interesgarrria izan zen eginten dituzten lan guztiak ezagutzea, suhiltzaile barratik jeistea, mahuka erabiltzea… Oso ondo pasatu genuen!!! Mila esker Beñati, bisita proposatu zigulako, eta suhiltzaileei oso ondo tratatu zigutelako!
Gaur gurera dator… GRISELDA ORTIZ
Martxoaren 22an 1.D-n Leyreren amak, Griseldak, bisitatu gintuen. Mexiko bere herriari buruzko gauza oso interesgarriak kontatu zizkigun eta, gero, Mexikoko tortila goxo goxoak sukaldatu genituen klasean! Zeinen onak zeuden gaztarekin!!! Mila esker Leyre eta Griselda!