Urriak 5, 5 eta 6ean DBH 1. mailako ikasleak Bertizen izan ziren kanpaldian. Mota guztietako jarduerak egin zituzten, hala nola, ferrata bidea, zuhaitzetan ibili, Bertizeko inguruak bisitatu, arroila jeitsi, rapelatu eta tirolina erraldoietatik bota. Hauek bai ausartak! Primeran pasa zuten lu gutxi egin zuten arren. Hemen dituzue bertan ateratako argazki bilduma.
Archives for urria 2021
2021/22 ikasturtea Iparralden
Juan Latienda (irakasle atxikia) Ikastetxeetan bada zuzendaritza talde bat eta egokitzen zaizkion betebeharrak, maiz, urruti xamar geratzen dira eskola ematetik nola hala ikasleen azterketa mardulak zuzentzetik. Alabaina, ikastetxe honetako zuzendaritza kideek oso argi dute, eta hasieratik, nonbait, mehatxatu zuten horrekin, ikasleengana iristeko modu desberdinak arakatu eta probatu nahi zituztela. Alegia, irakaslearen rola ez da ikasleen […]
Piraguismoa Arga ibaian
Iraileko zenbait egunetan Arga ibaira piraguismoa egitera joan ginen. DBH 3. eta 4. mailako ikasleak Bertan, lagunekin oso ongi pasatzeaz gain, naturaz gozatu, eta kirol berri bat ezagutzeko aukera ere eduki genuen. Hona hemen egun ezberdinetan ateratako argazki guztiak ikusteko esteka: piraguismoa Arga ibaian argazki albuma.