Aurtengo 2020/2021 kurtsoan 4.mailako ikasleek hirugarren ebaluazioan oso proiektu politak prestatu dituzte. Proiektu hau gauzatzeko ikasleek eleberri bat irakurri zuten. Lau eleberri eman zitzaizkien aukeran eta laburpenak irakurri ondoren bakoitzak bana hautatu zuen. Ebaluazioan zehar eleberriak sakonki aztertu zituzten: nolako narraitzailea(k) ageri da/dira, zer nolako pertsonaiak, bakarrizketak, testuinguruan kokatzea, espazio eta denbora erreal eta/edo fantastikoa… […]
Archives for ekaina 2021
Aldizkaria irakurtzeko prest!
DBH1eko Komunikazio Tailerreko ikasleen proiektu bat izan da aldizkari bat egitea. Horretarako ikasleak aldizkariak maketatzeko programan trebatu dira baita elkarrizketak edota albisteak lantzeko ere. Taldeka egin zuten lan (talde txikitan) eta guztion artean, bi taldeetako 45 ikasleen artean hain zuzen ere, osatu dute aldizkaritxo hau. Bertan agertzen diren gaiak, pertsonak, galderak… ikasleek aukeratutakoak eta prestatutakoak […]
Zibermanagersak DBH 1. mailan lanean
Joan de astelehenean DBH 4. mailako ikasleak Internetaren erabilera osasungarriaren inguruan hitzaldiak eman zituzten DBH 1. mailako ikasgeletan. Ikasle haue iaz jaso zuten formakuntza ikastetxeko zibermanagersak bilakatu zirelarik. Aurten ere asio batzuetan prestatzen ibili ondoren ikasitako guztia itzuli diete ikasle gazteenei. Oso gai interesgarriak jorratu dituzte: norberaren irudiaren erabilera, segurtasuna, ciberbullying, grooming, estereotipoak eta sareak, […]
Eider Esparzaren lana 2021-22 ikasturteko agendaren azalean
Amaitu da hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Aurten oso kalitate oneko 30 lan jaso ditugu. Zaila jarri diguzue aukeratzeko orduan. Bozketan jende askok parte hartu du eta azkenean Eider Esparzaren lanak irabazi du. Lan hau ikasleen agendetan eta irakasleen […]
Ikastetxea handituz doa
Ikastetxetik pasa diren ikasleen hatzmarkak jasotzen duen zuhaitza handituz doa. Aurreko astean DBH 1. mailako ikasleak eta DBH 2. mailako ikasleak pasa dira zuhaitzetik haien hatz marka jartzera. Azkeneko hauek iaz jartzeko aukera pasa zitzaien baina aurten izan dute momentua azkenik. Bide batez tutoreekin batera gelako argazkiak egin ziren. Esteka honetan aurki ditzakezue.
Ez-ohiko deialdiko berreskurapen azterketak eta gainditugabeen azterketak
Hemen dituzue ez-ohiko deialdiko berreskurapen azterketen datak, orduak eta gelak: Eta hemen aurreko kurtsoetatik gainditu gabeko ikasgaien ez-ohiko berreskurapen azterketak: