Otsailaren 9an inauteriak ospatu genituen. Ongi ospatu gainera! Lehenengo 3 saioetan klase izan ostean, ikasleak mozorrotu eta patiora atera ziren, guraso elkarteak dagoeneko prest zeukan txistorradaz gozatzeko. Hamaiketako ederraren ostean, dantzarako prest zeuden guztiak eta inoiz izan dugun koreografia lehiaketa parte hartzaileenaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Ikastetxeko ia ikasle eta talde gehientsuenek parte hartu zuten […]
Berriak
Tabakalera Donostia- Kultura garaikidearen nazioarteko Zentrua
Adierazpen Artistikoa ikasgaiko ikasleak, 4. DBH-ko ikasleak Donostiako Tabakalera Arte Garaikide Zentrora joan ziren. Bertan grabatuaren teknika landu zuten batzuk eta besteek stop motion bideoa landu zuten. Ondoren, Zurriola ondartzatik paseotxo bat ere egin ahal izan zuten. Egun bikaina igaro genuen!!! Hurrengo bideoetan egindako stom motion-ak ikusi ahalko dituzue:
Palestinaren gatazkaren jatorria eta egoerari buruzko hitzaldia
Iragan urtarrilaren 29an, duela 19 urte BDZ (Boikot Desinbertsioak eta Zigorrak) elkarteko kide den Txuri Ollo gure ikastetxera hurbildu zen 3. eta 4. mailako ikaslegoari Palestinan pairatzen duten okupazio gatazkaren jatorriaz eta egungo genozidio prozesuaz azalpenak ematera eta haien galderei erantzutera. Honako kartelak landu dira komunikabideek egoeraren berri ematen duten erantzunkizuna lantzeko:
Iparraldeko 4. mailako ikasleak Pamplona Negran
Iparralde institutuko 4. mailako ikasleak Iruñeko Planetariora joan ziren iragan urtarrilaren 24an David Gil nobela idazleak sormen prozesuari buruz eskaini zuen hitzaldian parte hartzera. Hitzaldia urtero antolatzen den genero beltzaren inguruko Pamplona Negra jaialdiaren baitan antolatu zen.
ALBAOLA faktoriara bisita (Pasaia)
Aste honetan, DBH 2. mailako ikasleak SAN PEDRO PASAIAN dagoen ALBAOLA FAKTORIAra joan dira. Gure ikasleek bertan eraikitzen ari den San Juan galeoiaren erreplikaren inguruko azalpenak arretaz entzun dituzte, oso garrantzitsua zen balearen inguruko Euskal Herriko merkataritzaz ere asko ikasiz. Horretaz gain PASAIAren inguruaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Eguneko argazki albuma ikusteko klikatu hurrengo […]
Irakurkea epizentroen inguruan irratian solasean
Urtarrilaren 23an, ikastetxeko gaztelania irakaslea den Nora Monreal, SER irratian egon zen hamabostero Nafarroako liburutegi eta liburuei eskeinitako “Entre libros” atalean, Nafarroako ikastetxeetan irakurketa klubak sortzeko “Irakurketa epizentroak” izeneko ekimenari buruz hitz egiten. Iparralde institutua ekimenean parte hartzen ari da. Hurrengo estekan irratsaioa entzuteko aukera duzue:
Bizitza bat, gure altxorra. Vergelera goaz.
Bazen behin, joan-etorriko maitasuna, hitz bihurtua. Azaroan aurkezpen-gutun batzuen bidez izan zen. DBHko 1. mailako ikasleek El Vergel egoitzako pertsonei kontatu zieten nortzuk ziren eta zertarako joango ziren bisitan. Elkarrizketa bat egingo liekete, gero biografia baliotsu bat egin eta martxoan maitasun osoz emateko. Abenduan eta urtarrilean iritsi zen espero zuten unea. Urduritasuna, hitzak, isiluneak, irribarreak, […]
IRAKURKETA EPIZENTROAK
Joan den astean “Irakurketa Epizentroak” ekimenean parte hartu genuen, Nafarroako Liburutegi Publikoek Hezkuntzarekin elkarlanean egindako ekimena.Hasieran urduri samar geunden, baina oso esperientzia ona izan zen. Bakardadean irakurtzearen plazera, irakurketa-klub batean, plazer partekatua bihurtzen da. Eta, gainera, beste institutu batzuetako jende bikaina ezagutzen da; agian, uste duzu ez duzula asko komunean, baina literaturak bere magia egiten […]
BLACK POETRY 2024
Aurten, 2023-2024.ikasturte hasieran I. Black Poetry lehiaketa abian jarri genuen gure ikastetxean. Ikasleek bai klasean, bai etxean haien lanak egiteko aukera izan zuten bi hilabetez. Eguberrietako jai egunean sariak banatu ziren: bertako epaileek emandako saria eta ikastetxeko ikasleel, irakasleek zein langileek emandakoa. Saridunak Antia Santos eta Eunate Larrea izan ziren. ZORIONAK NESKAK!Irabazitako lanak eta aukeratutak […]
Izotz pistara irteera
Abenduan 1. mailako ikasleekin izotz pistara joan ginen. Hona hemen haietako batzuen bizipenak: “Esperientzia bikaina izan da, errepikatzeko modukoa“ “Hango langileak oso jatorrak izan dira“ “Asko dibertitu nintzen, nahiz eta batzuetan erori, jaiki eta patinatzen jarraitu genuen. Askatasuna sentitu nuen patinatzen“ “Asko gustatu zitzaidan izotz pistara joatea, Jarduera interesgarria da eta asko ikasi nuen (ezetz […]