Apirilaren 18-an, asteartea, Eureka! Zientzia Museora bisita egin genuen, Donostian, DBH 2. mailako ikasleekin. Bertan elektrizitatearen tailer bat egin genuen eta museoko areto desberdinak bisitatu. Ikastetxean zenbait ikasgaietan ikasten ari garen gaiekin lotutako erakusketak ikusteko aukera izan genuen; elektrizitatea eta mekanismoak, biologia eta anatomiako erakusketa giza eta animalien gorputzekin, matematika eta fisikarekin lotutakoak,… Zientziarekin praktikatu daiteke […]
Archives for maiatza 2023
Organo-emateari buruzko hitzaldia ATEHNAren eskutik
Apirilaren 28an, DBHko 3.mailako ikasleek organo-emateak duen garrantziari buruzko hitzaldi interesgarria izan zuten ATEHNA erakundearen eskutik (Nafarroako Gibel Transplantatuen eta Gaixoen Elkartea). Hitzaldian, organo-emaileen eta pertsona transplantatuen esperientziak eta bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten, eta denek arreta handiz entzun zituzten haien azalpenak. Mila esker eta hurrengora arte!
Belaunaldien arteko topaketa Sartagudako memoriaren parkean
Apirilaren 20an DBH4. mailako ikasleak Sartagudara joan ziren belaunaldien arteko topaketa batera. Memoriaren Parkea bisitatu genuen eta Guda Zibileko biktimen hainbat seniderekin hitz egiteko aukera aparta izan zen.