Dagoeneko Iparralde institutuko ikasle eta irakasleok erabilgarri daukagu Odisea eskola-liburutegi digitala. Ikasle eta irakasleen zerbitzura momentuz 5.000 liburu jartzen dituen gunea da, haur eta gazte literatura eleanitza aurki daiteke bertan, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edota frantsesez.
Archives for otsaila 2019
Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna
Otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen institutuan. Horretarako, 2.DBH-ko ikasleek emakume zientzialariei buruzko poster labur bat egin zuten, historian zehar emakumeen garrantzia zientzia arlo desberdinetan ezagutzera emateko. Hona hemen horietako adibide batzuk: Marie Anne Paulze Lavoisier Hipatia de Alejadria Caroline Hesrchel
LEHENENGO MAILAKO IKASLEAK PIRATEN ARTEAN MURGILDUTA!!!!
Gaztelania eta Literatura irakasgaian solasaldi literarioak egiten ari gara. Lehenengo mailako ikasleekin lehenengo hiruhilabetean Momo irakurri genuen eta, oraingo honetan, La isla del tesoro Robert Luis Stevenson idazlearen lan ezaguna irakurtzen ari gara. Astean behin edo bi astetan behin elkartzen gara, gure liburutegitxoan, eta irakurri dugun atalen inguruan solasten gara: zer da gehien gustatu zaiguna, […]
Gabonetako jaialdia 2018
Abenduaren 21ean Iparralde institutuko lehenengo jaialdia ospatu genuen. Denerako astia izan genuen: mahai jolasak, zumbatoia, herri kirolak, erraldoien emanaldia, dantzak, musika, txokolatea… Ikasle zein irakasleek primeran pasatzeko parada izan genuen. Oporrak hasteko modu ezin hobea. Gabonetako jaialdiko argazki guztiak hemen
“GAYARRE EXPERIENCIA” GUREAN!
2. mailako ikasleek Gayarrek eskainitako esperientzia bizitzeko aukera izan dute egun hauetan. Gayarretik Oier eta Garbiñe etorri ziren antzerki edota arte eszenikoen inguruko saio “praktiko” bat ematera. Eta hor ibili ginen, hausnartzen, goxatzen eta… inprobisazioak egiten! Ondoren gu izan ginen Gayarrera joan ginenok, Playoff antzezlana ikustera. Eta antzezlan ederra eta interesgarria! Hemen ikusten ahal duzue […]