Irailaren 15 eta 17an guraso bilerak egin genituen Iparralde DBHIn. Bileren lehenengo zatian, Kontingentzia Plana eta Arreta Digital ez-presentzialeko Plana azaldu genituen. Egun hauetan ikastetxera etorri ezin izan zutenentzat edo bertan kontatutakoa berriz entzun nahi dutenentzat, hemen duzue osteguneko 16:00etako bileraren grabazioa. Ikusteko egin klik hurrengo irudian:
Archives for iraila 2020
Kontingentzia plana eta Arreta Digital ez-presentzialeko Plana
Hurrengo dokumentuan Iparralde DBHIko kontingentzia plana daukazue. Bertan agertzen da gure ikastetxean nola eginen diogun aurre 2020/21 ikasturtean Covid-19agatik sortutako egoerari. Dokumentu hau bizirik dago eta eguneratzen joanen gara Hezkuntza Departamentuak eta Osasun agintariek denboran zehar emandako gomendioen arabera. Hezkuntza komunitate osoaren ardura da bertan adierazitakoa ezagutu eta betetzea. Klikatu hurrengo irudian dokumentua irakurtzeko. Honetaz […]