Otsailaren azken astean 3D eta Talde Malguko ikasleak esparru zientifikoan eta DBH2ko ikasleak baratza ikasgaian hegaztien inguruko habien tailerra izan zuten ikastetxean. Bertan, gure inguruko zenbait hegaztiei buruzko informazioa jaso zuten lehenik eta jarraian Amilotxentzat eta Kaskabeltzentzat habiak eraiki ondoren auzoko zenbait zuhaitzetan eta ikastetxean habiak kokatu zituzten. Ea udaberri honetan txitak ikusteko aukera daukagun!
Archives for martxoa 2022
Iparraldeko ikasleak irabazle Jeunesse pour l’égalité lehiaketan
DBH 4º mailako 3 ikasle “Stop homophobie” kartelarekin irabazleak izan dira Observatoire des Inégalités de Paris instituzioak antolatutako Jeunesse pour l’égalité konkurtsoan. Bigarren ebaluazioan frantsesa ikasgaian desberdintasunen inguruko lanketa egin dugu talde proiektuen bidez eta Erik Ramos, Leyre Fernández-Lomana eta Xabier Narcue ikasleek, proiektuaren atal bat bezala, LGTBIQ+fobia salatzeko kartel bat egin zuten. Hasteko, finalistak gelditu ziren konkurtsoan. Eta pasaden martxoaren […]
Ate irekien jardunaldia 2022
Familia agurgarriak, Atsegin handiz Iparralde DBHIn (Sanduzelai etorbidea 16) martxoaren 22an 17:00etan eginen dugun ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA Harrera eta zuzendaritza taldearen informazioa. Iparraldeko guraso elkartearen hitzak. Bisita gidatua ikastetxean. Amaiera Aurrematrikulazioari begira dituzuen zalantzak guri helarazteko hurrengo galdetegia bete dezakezue eta bileran horiek guztiak argitzen saiatuko gara.
Biologia mintegiko proiektuen erakusketa
Ebaluazio honetan zehar ikastetxeko sarreran ikasleek egindako proiektuekin sortutako erakusketak ikusgai egon dira. DBH 4n biologia-geologia ikasgaian aldaketa klimatikoa klasean landu eta gero, eta Glasgowen antolatu zen klimaren goi bilerarekin kointzidituz, ikasleek proiektu artistiko desberdin burutu zituzten. Helburua zen institutuko ikasleen artean kontzientzia eta informazioa zabaltzea, eta horretarako lanak 5 arlotan banatu ziren: aldaketa klimatikoaren […]