Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutoak nafar gazteen artean egindako inkesten emaitzen berri ematen duten panelen erakusketa izan dugu ikastetxean.Honetan gazteen bizi estiloari buruzko datuak eskeintzen zaizkigu hobetzeko aholkuekin batera.
Archives for martxoa 2019
Menu osasuntsuak
Azken asteetan auzoan ohitura osasuntsuen inguruko proiektua dagoela haitzaki harturik, guraso elkartekoa den Itziar Muro ikasleekin menu osasuntsu bat egitera etorri da 1DBHko ikasleekin. Ikasleek, Itziarrek proposatutako menua prestatu zuten lehenik sukaldean eta horretarako erabiltzen zituzten osagaien kopurua eta kaloriak apuntatzen joan ziren. Gero gelara bueltatzean, menu horren ekarpen kalorikoa kalkulatu zuten eta errezeta idatzi. […]
Erreminten Panelak prest ditugu!
DBH 1.mailako ikasleek, Teknologia ikasgaiko “Erremintak eta Zura” gaiarekin lotuta, tailerreko erremintak antolatzeko eta eskura izateko lau panel prestatu dituzte. Prozesuan paneletan jasoko ziren erremintak ikasi genituen, panelean izango zuten kokapena erabaki genuen, beren siluetak marraztu genituen, hauek zintzilikatzeko beharrezkoak ziren iltze eta bestelakoak jarri genituen eta, azkenik, panelak tailerreko paretetan jarri genituen. Ikus dezakezuenez […]
Sexu Hezkuntza tailerra
2DBHko ikasleak sexu hezkuntzaren inguruko tailerra jaso dute egun hauetan. Ikasleen espektatibetatik abiatuta, “zer egingo zenuke gustuko duzun norbaitekin?” dinamika eta “Egoera, `lehen aldia…´” dinamika aurrera eraman ziren ikasgeletan. Dinamika horiek “aitzaki” harturik ikasleek zituzten zalantzak argitzen joan zen tailerra egitera etorri zen pertsona, Saioa. Bukatzeko autoestimuaren inguruko dinamika bat egin zuten ikasleek bakoitzak norbere […]
Aste osasungarria
1. D-ko ikasleek Matematika irakasgaian ikertu dute grafikoak eginez, nola izan dezaketen bizitza osasungarriak. Argazian ikusiko duzuenez, oso osasuntsu daude adimen eta gorputzez!!!
Gaur gurera dator… SUSANA
Matxoak 11, Susana, Oihane Oñateren ama 2. D-ra etorri zen eta mantekadak egiten irakatsi zigun. Oso ondo pasatu genuen eta goxo goxoak zeuden. Pila egin genituen etxera eramateko! Mila esker, Susana eta Oihane!!!