2023-24 ikasturtea hasi da. Taldeak osatuz ikasturtea hasi dugu. Suteak itzaltzeko prest, eta kaleak berriz zapaltzeko gogoz egon arren, Iparraldeko txoko eta geletara itzultzeko garaia da. Lagunen artean beti ere, giro ezin hobean. Ongi etorriak eta ikasturte ona izan dezagun!
Robotika Tailerreko lanen erakusketa
DBH 3. mailako Robotika Tailerra ikasgaiaren amaieran ikasleek proiektu libre bat egiten dute. Oinarritzat mBot motako robot bat erabilita haien inguruko arazo bati aurre egiteko produktu teknologiko adimentsua diseinatu, eraiki eta programatu behar izan zuten. Ideia ezberdin asko izan zituzten eta denek lortu zuten haien makinak funtzionatzea. Ekipoak partekatu behar izan zituztenez ezin izan genuen […]
Ikasle berrien hatzmarkak
Aurten berriro ere Iparralde DBHIko zuhaitza handitzen doa DBH 1. mailan hasi berri diren ikaslei esker. Hatz marken zuhaitzean jarri dituzte ikastetxetik pasatzen den pertsona orok ikastetxean egiten duen ekarpenaren islada gisa. “Hosto iraunkorrak kulunka leunez etorkizunerantz, gure iparrorrHatzek gidatuko gaituzte biharko baratzetan koloreetako zuhaitzak landatzera, eta aztarna hauetatik sustrai sendoez sortuko dira besteak” Olerkia […]
Iparralde DBHIko Espazio Agentzia
Gizakia Ilargira eramango duen Artemis misioa abian da. Lehen suziriak bidali dira iada eta laster tripulatuak izango dira misioak. Artemis-ek espazioaren esplorazioan eta bestelako ikerketa zientifikoetan aurrerapausuak emateko atea irekiko du. Erronka zientifiko-tekniko itzela da hau. Misio honen berri izan daute DBH 1. mailako ikasleak ZITEM esparruko “Ilargian bizi?” unitate didaktikoaren barruan. Eta erronkan parte […]
Zubien maketen lehiaketa
Egun hauetan ZITEM arloko “Ibaiak gainezka egiten du” unitate didaktikoari amaiera eman diote DBH 1. mailako ikasleek . Abendutik hona aldaketa klimatikoari buruz gehiago ezagutu dute eta Arga ibaiaren uholdeekin zerikusia ote duten ikertu dute ere. Horretaz gain erronka handia proposatu zitzaien ere; uholdeei aurre egingo liokeen zubirik erresistenteenaren maketa egitea, horretarako paperaz eta egurraz […]
Bertizeko kapaldia DBH 1. maila
Irailaren 26 eta 28 artean Iparralde institututik 1DBHko ikasleekin Bertiz aldera hiru eguneko txangoa egin genuen. Ateraldiarekin bi helburu genituen, ongi pasatzea eta gure artean pixka gehiago ezagutzea.Ia 100 lagun joan ginen eta inguru euskaldun batean ingurumenaz gozatzeko aukera izan genuen. Kopuruarengatik ez ginen denok aterpe berean sartzen eta batzuk Legasako Kattalin aterpean egon ginen […]