Pasaden urriak 18an Lizoaingo alkatea den Amaia Ekisoain Gorriz gure institutura etorri zen. DBHko 1.mailako ikasleak lurrikarei buruzko proiektu batean murgilduak gaude. Badakigu Nafarroako Lizoain herrian lurrikara asko gertatu direla eta honen inguruan ikertzen ari gara; zergatik gertatzen diren, eraikuntzek zein ondorio jasan ditzaketen, Lizoainera bidai bat egiteko aurrekontu bat ere prestatzen ari gara… Amaiarekin […]
Archives for urria 2022
Etxerik txikiena antzerki obra
Pasa den urriaren 21ean, DBH1eko ikasleak Iruñeko Antzerki Eskolan egon ginen, Etxerik txikiena izeneko antzerki obra ikusten. Izan ere, Ongi Etorri Errefuxiatuak izeneko proiektu batean buru belarri lanean gabiltza, eta antzerki obra honek errefuxiatuen gaia jorratzen jarraitzeko aukera ematen zigun. Bettina eta Norma-ren istorioa kontatzen du obrak, gerra batek halabeharrez elkartu dituenak. Noiz edo non […]
Sarean euskaraz tailerrak
Urriaren 13an DBH 4. mailako ikasleekin Baluarte Jauregian ospatutako Sarean Euskaraz euskarazko kultura digitalaren VI. jardunaldian parte hartu genuen Iruñerriko beste D ereduko ikastetxe batzuekin batera. Jardunaldi hauen helburua gazteek IKTetan eta kultura digitalean euskarazko aukerak ezagutzea da. Jardunaldia 3 aretotan banatua egon zen eta horietako bakoitzean gure ikasleek jarduera ezberdinak egin zituzten. ERA aretoa: […]
Zaporeak elkarteko kideen bisita
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da.Egun, Grezian Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen dihardute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.Urriaren 10ean Helena etorri zen ikastetxera DBHko lehenengo mailako ikasleei bere esperientzia kontatzera SOLIMU ikasgaian errefuxiatuei buruzko proiektu bat lantzen ari baitira.
Bertizeko kapaldia DBH 1. maila
Irailaren 26 eta 28 artean Iparralde institututik 1DBHko ikasleekin Bertiz aldera hiru eguneko txangoa egin genuen. Ateraldiarekin bi helburu genituen, ongi pasatzea eta gure artean pixka gehiago ezagutzea.Ia 100 lagun joan ginen eta inguru euskaldun batean ingurumenaz gozatzeko aukera izan genuen. Kopuruarengatik ez ginen denok aterpe berean sartzen eta batzuk Legasako Kattalin aterpean egon ginen […]