Kurtso amaiera badator. Hementxe dago azken egun hauei dagokien egutegia eta azalpena: Segidan daukazue kurtso bukaeraren inguruko informazio guztia azaltzen duen dokumentua. Esteka honetan azalpen guztian duen dokumentu osoa deskargatu dezakezue.
Archives for maiatza 2021
2021/22 ikasturteko agendaren azala aukeratzeko lehiaketa
Kaixo ikasle! Ikasturte luze honi amaiera ematen ari gatzaizkion une honetan, hurrengo ikasturtera begira hasi gara ikastetxean. Iaz bezala datorren ikasturterako agendaren azala ikasleon parte hartzearekin kontatuz egin nahiko genuke. Dakizuen bezala, hautetsitako azal-irudiak agenda guztietan egoteko aukera izango du. Aurten, lanak digitalean zein eskuz eginda aurkeztu daitezke. Beheko dokumentuan lehiaketaren nondik norakoak dituzue. Lehiaketan […]
Argazki matemaikoen I. lehiaketako irabazleak
Matematika mintegiak Iparralde DBHIko maila guztietan Argazki matematikoen I lehiaketa antolatu du. Gaia kalea izan da, kalean ateratako edozein argazki izan zitekeen, eraikinak, seinaleak, kartelak, zubiak, … edo beste. Argazkia egin ondoren, izenburu bat eta matematikarekin lotzen duen azalpen batekin aurkeztu behar zuten. Lehiaketaren helburuak, matematiken baliagarritasuna ikusaraztea argazkien bitartez eta eguneroko bizitzako egoerak matematikekin lotzea […]
Arantzadiko baratzetara bisita
Aurreko astean Baratza tailerreko ikasleek , frantseseko irakasle den Lunaren laguntzaz (bertako baratza bat lantzen du) Aranzadiko baratza gunera irteera egin zuten urtaro honetako landaketak zein diren ikasi eta bertako baratzak nola dauden ikusteko helburuarekin.