San Kritobal urtu ta….. hau guztia egin! Egun hauetan zehar, ikastetxeko sarreran, DBH 2. mailako ikasleek Teknologia arloan egindako proiektuen erakusketa daukagu. Iparraldeko arotzak izeneko proiektuan, ikasleek metal ezberdinen izenak, propietateak eta erabilerak ikasi dituzte eta bide batez, metalak lantzeko erremintak erabiltzen. Iturengo abesti famatuan agertzen den arotzak egin bezala, gure ikasleek joareak ez, baina […]
Archives for urtarrila 2020
Ikusi makusi erakusketa
Aurreko astean institutuan erakusketa berria eduki dugu aste osoan zehar. Asamblea Cooperativa Por la Paz Gobernuz Kanpoko Erakundea da antolatzailea eta ikasleekin elkarbizitza hobe baten eskurapenerako giltza diren balioak sustatu eta estereotipoak lantzea du helburu. Dinamizatzaile bat etorri zen 1. DBHko ikasleei erakusketa azaltzera eta lantzera.
Gayarre esperientzia
Bigarren mailako ikasleak Gayarre antzokiko lagunen bisita jaso dute. Garbiñek eta Adrianak, dinamika ezberdinen bidez, martxan jarri gaituzte, arte eszenikoen mundura gerturatuz eta, batez ere, laster ikusiko dugun Fiesta, fiesta, fiesta, izeneko antzezlanerako girotuz.
Ahozko narrazio saioa
Aurten ere Iñaki De Miguel ahozko narratzailea egon da gure artean, Pirioniotako herri txiki, txiki, txiki bateko istorio eder eta barregarriekin. Aspaldiko kontuak gaur egungo begiekin ikusita.
Mezu ezkutuak liburuen artean
Egun hauetan, lehenengo mailako ikasleak mezu ezkutuen bila ari dira Civicaneko liburutegiko liburuen artean. Kode ezberdinak deszifratuz eta pista ezberdinak jarraituz, mezu batera iritsi behar dira eta, bide batez, Nafarroako liburutegi publikoen funtzionamendua ezagutu. Hemen dituzue jardueraren argazki batzuk.
Donazioa hizketagai
Pasa den astean ATEHNA (Asociación de Transplantados y Enfermos Hepáticos de Navarra) erakundeko lagunak etorri zitzaizkigun ikastetxera, DBH 3. mailako ikasleei gibel eta bestelako organoen inguruko donazioei inguruan hitz egitera. Oso hitzaldi interesgarria eta unkigarria izan zen eta emaile izateak duen garrantzia ikasi genuen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu ATEHNAko kideei.