2023-24 ikasturtea hasi da. Taldeak osatuz ikasturtea hasi dugu. Suteak itzaltzeko prest, eta kaleak berriz zapaltzeko gogoz egon arren, Iparraldeko txoko eta geletara itzultzeko garaia da. Lagunen artean beti ere, giro ezin hobean. Ongi etorriak eta ikasturte ona izan dezagun!
Jaiak eta ospakizunak
Inauteriak 2023
Iñauteriak iritsi dira gure institutura eta ezin hobeki ospatu ditugu. DBH 4.mailako ikasleek antolatutako IPARolimpiada txikiak izan ditugu: futbolean, pilotan, boleibolean eta ping pongean ederki aritu dira taldeka maila guztiak! Eta gero, nola ez, gure MOZORRO DANTZA!! Trebeak dira gero, gure ikasleak koreografiak dantzatzen! Tartean Guraso Elkarteak eskainitako txistorra ezinbestekoa izan da indarrak berreskuratzeko. Erraldoiak […]
Gabonetako jaialdiko argazkiak
Kostata baina hemen daude Gabonetako oporren aurretik ospatutako jaialdiko argazkiak. Egun zoragarria pasa genuen, eguraldia lagun. Futbol txapelketa, pintxo lehiaketa, dantzak, erraldoiak, txokolatada… denetik izan genuen. Hona hemen guztiaren erakusgarri argazki albuma.
DBH 4. mailako ikasleen agura
Ekainaren 10ea izan genuen DBHko etapa guztia ikastetxean eman duen lehen promozioari agur esateko parada. Ekitaldi xumea izan zen baina momentu hunkigarriak bizi genituen. Fertxu Izquierdo irakaslearen eskutik joan zen ekitaldiaren gidaritza eta denetik izan genuen: zuzendaritzatik luzatutako hitzak eta bideoa, tutoreen hitzak, ikasleen hitzak, aurreskua, erraldoien dantza, koreografiak, zuzeneko musika, eta oroitza opariak ere […]
Inauteriak 2022
Otsailaren 25an, inateurietako jaialdia ospatu genuen ikastetxean. Lehenengo hiru orduetan klase arruntak izan ondoren, mozorratu eta patiora atera ginen ospatzera. Aurten ere koreografia lehiaketa itzela maila guztietako ikasleek partu hartu zutelarik. Irakasleentzako momentua egon zen ere. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Jai aparta izan genuen! Hementxe dituzue egun horretako argazkiak. Argazkien bildumarako esteka hemen […]
Gabonetako jaia 2021
Abenduaren 22an, merezitako oporren atarian, jaialdia ospatu genuen ikastetxean. Lehenengo bi saioetan ikasgeletan bingoa, kahoota eta bestelako jolasetan aritu eta gero, patioan musika, dantza, txokolate beroaz eta bestelakoez gozatzeko aukera izan genuen. Hona hemen eguna laburtu dezakeen argazki bilduma. Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko.