
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
Lau kurtsoz osatuta, bi ziklotan banatzen da.
- 1. Zikloa: 3 kurtsoz osatua
- 2. Zikloa: kurtso bakarraz osatua
- DBH 4: eskaintza
Curriculum Bereziko Unitatea (CBU):
Ikastetxeak Talde Malgua deitzen dugun Curriculum Bereziko Unitatea (CBU) dauka. Egitura hau malgua da, eta eratu zen adimen dibertsitate funtzional arinarekin edo moderatuarekin loturiko hezkuntza premia bereziak (HPBak) dituzten ikasleak errazago eskolatu zitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetan, Lehen Hezkuntzan eskolaturik egon ondoren.
CBUn eskolatzeak esan nahi du ikasleek badutela denbora bat Pedagogia Terapeutikoko irakasle baten arreta trinkoa jasotzeko oinarrizko gela batean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eratzen duen tokia den aldetik. Orobat esan nahi du ikasleek ikastetxeko jarduera orokorretan parte hartzen dutela eta erreferentziako talde batean aritzen direla halako alor eta/edo irakasgai batzuetan (eskola-ordutegiko 1/3 gutxi gorabehera), beren programa berezia garatzen duen curriculum egokitzapen batekin.
Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa (IEHP):
Zenbait ikasturtetan Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako (IEHP) taldeak sortzen dira DBH 2. mailan edota DBH 3. mailan.
Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak (IEHP) aniztasunarekiko arreta antolatzeko neurri bat dira, eta zuzentzen zaizkie, batez ere, ikaskuntzan zailtasun nabarmenak, baina ikaste edo ahalegin ezaren ondoriozkoak ez direnak, izaten dituzten ikasleei.
Aipatu programetan berariazko metodologia erabiltzen da, edukien, jardueren eta, kasua bada, irakasgaien antolaketa orokorra ez bezalako antolaketaren bidez, eta haien helburua da ikasleek aukera izan dezaten laugarren kurtsoa bide arruntean egiteko eta horrela Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu.