Hirugarren ebaluaketa honetan, 1.DBHn teknologia ikasgaian egiturak landu dira. Tailerrean saiakuntzak egin genituen eta, horri esker, izugarri ikasi genuen egiturei buruz! Eta jakintza guzti horiek praktikan jarri genituen paperezko zubi erresistenteak eraikitzeko. Hauetatik, arau jakin batzuk betez, pisu gehien jasateko gai zena irabazle atera zen. Zubi diseinu ezberdinak topatu genituen lehiaketaren egunean, nahiko erresistenteak gehienak! […]
Archives for maiatza 2019
Sentimenduen bilduma
Hona hemen DBH 1.mailako ikasleek egindako SENTIMENDUEN BILDUMAK! Benetan zoragarriak!!! Eta are zoragarriagoak barnean gordeta duten ALTXORRA (testu poetikoak, poesiak, irudiak, bideoak…) Badira ere Interneten bidez egindakoak ere. Hauek ere bikainak!!! Gora gure ikasle poetak!! Hemen, beste bildumak ikus ditzakezue.
Kanpaldia Riglosen
Maiatzak 2 eta 3an DBH2ko ikasleak Riglos eta Murillo de Gállegon izan ziren kanpaldian. Lehenengo egunean Rigloseko mailoen inguruan ibilaldia egin ondoren Murillo de Gállegoko “Altuera parkean” gozatu ederra hartu zuten. Rigloseko aterpean lo egin ondoren ostiralean rafting egin zuten Murillo de Gállegon. Kanpaldiaren argazki gehiago hemen ikus ditzakezue.
EUREKA zientzia museora ateraldia
Apirilaren 30ean DBH2-ko ikasleak Eureka zientzia museora egin zuten ateraldia. Bertan, museoak dituen erakusketa interesgarriak ikusteko baita bi tailer ezberdinetan (kimikakoa eta elektrizitatekoa) parte hartzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen ateraldia eta primeran pasa genuen, ilea erotu zitzaigun eta guzti! Hemen argazki gehiago ikus ditzakezue
Arga ibaira ateraldia
Apirilaren 15ean eta 16an 1DBH ikasleekin Arga ibaiko ekosistema aztertzera joan ginen. Bertan uraren analisi fisiko-kimikoak egin genituen eta ibaian bizi diren ornogabeak aztertu. Honekin batera ekosistemari gizakion portaerek nola eragiten dioten ere aipatu ziguten mankomunitateko monitoreek. Orain gelan, horren inguruko lanketa eginen dugu, ibaiko kalitatearen inguruan ondorioak aterako dituzte eta azkenik, guztia kontutan izanik […]
KLIKA Korrika!
Apirilaren 5ean Iparralde institutoko ikasle eta irakasleok Korrika Txikia egin egin genuen Sanduzelai ikastetxeko ikasleekin batera. Giroa sekulakoa izan zen eta primeran pasa genuen! Hemen argazki gehiago ikus ditzakezue Tipi tapa tipi tapa KORRIKA!