Iparraldeko neskek konzentrazioa egin zuten martxoaren 8ko aldarri propioa egiteko. DBH 1. 2. 3. eta 4. mailako neskek berdintasunaren aldeko aldarri ozena egin zuten aurten eskolako patio orduan. Gainera, urte osoko lana dela gogoratzeko eskolaren barruan margo eta eskulan ezberdinak jarri dituzte ikastetxean. Gora borroka feminista!
Korrika 2024
Aurten 23.Korrika iritsi zaigu, eta aurrekoan bezalaxe Iparraldeko ikasleek eta irakasleek parte hartu dugu. DBH 1. eta 2. mailakoek Sanduzelai auzoan antolatutako Korrika Txikin parte hartu zuten. Gure ikastetxetik abiatuta, lekukoa eskuan zutela, gure ikasleak Sanduzelaiko eskoletako ikasleen bila abiatu ziren. Mailaz maila, metroz metro ikasle guztiak bildutakoan Sanduzelaiko eskolan bukatu genuen. Bertan ikasleek idatzitako […]
Eskaladaren inguruko hitzaldia
Gorputz hezkuntzako saioetan eskalatzen ikasten ari garenez aurten alpinista bat etorri da gurera bisitan. Mendian erabiltzen duen material guztia erakusteaz gain bere abenturak ere kontatu dizkigu eta Groenlandiara egindako bidaian ateratako argazki eta bideoak ikusi ditugu. Laster ere rokodromora joango gara ikasitakoa praktikan jartzera!
Negutegi – hazitegia
Kaixo! 3F-ko taldea gara eta negutegi-hazitegi bat egin dugu Esparru Praktikoa ikasgaian (Teknologia). Proiektua asko kostatu zaigu, ia 4 hilabete, baina azkenean bukatu dugu! Negutegia landareak ongi gordetzeko eta temperatura onean egoteko egin dugu. Hazitegia da ere, bertan haziak erein eta tenperatura baxuetatik eta euritik babestuta egongo direlako. Hazitegi barruan termometro bat jarri dugu temperatura […]
Zubien erresistentenaren bila
Aurten, iaz bezala, DBH 1. mailako ikasleek zubiak diseinatu eta eraiki dituzte uholdeen erruz hautsitako Legorain herri irudikariaren zubia ordezkatzeko. Papera eta kartoia erabili zezaketen soilik, bainan egiturei buruz jasotako ezagutza berriak aplikatuz izugarri erresistenteak diren zubiak lortu dituzte. Aurreko astean, otsailaren 7an, ikastetxeko gimnasioan pisu probak egin ziren. Zubi erresistenteenak 43,1Kg-ko pisuari eutsi zion. […]
Ate irekien jardunaldia 2024
Familia agurgarriak, Atsegin handiz Iparralde DBHIn (Sanduzelai etorbidea 16) martxoaren 21ean 17:00etan eginen dugun ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA Harrera eta zuzendaritza taldearen informazioa. Iparraldeko guraso elkartearen hitzak. Bisita gidatua ikastetxean. Amaiera Aurrematrikulazioari begira dituzuen zalantzak guri helarazteko hurrengo galdetegia bete dezakezue eta bileran horiek guztiak argitzen saiatuko gara.