Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutoak nafar gazteen artean egindako inkesten emaitzen berri ematen duten panelen erakusketa izan dugu ikastetxean.Honetan gazteen bizi estiloari buruzko datuak eskeintzen zaizkigu hobetzeko aholkuekin batera.
-PLAY +PLAY
Menu osasuntsuak
Azken asteetan auzoan ohitura osasuntsuen inguruko proiektua dagoela haitzaki harturik, guraso elkartekoa den Itziar Muro ikasleekin menu osasuntsu bat egitera etorri da 1DBHko ikasleekin. Ikasleek, Itziarrek proposatutako menua prestatu zuten lehenik sukaldean eta horretarako erabiltzen zituzten osagaien kopurua eta kaloriak apuntatzen joan ziren. Gero gelara bueltatzean, menu horren ekarpen kalorikoa kalkulatu zuten eta errezeta idatzi. […]
Sexu Hezkuntza tailerra
2DBHko ikasleak sexu hezkuntzaren inguruko tailerra jaso dute egun hauetan. Ikasleen espektatibetatik abiatuta, “zer egingo zenuke gustuko duzun norbaitekin?” dinamika eta “Egoera, `lehen aldia…´” dinamika aurrera eraman ziren ikasgeletan. Dinamika horiek “aitzaki” harturik ikasleek zituzten zalantzak argitzen joan zen tailerra egitera etorri zen pertsona, Saioa. Bukatzeko autoestimuaren inguruko dinamika bat egin zuten ikasleek bakoitzak norbere […]
Aste osasungarria
1. D-ko ikasleek Matematika irakasgaian ikertu dute grafikoak eginez, nola izan dezaketen bizitza osasungarriak. Argazian ikusiko duzuenez, oso osasuntsu daude adimen eta gorputzez!!!
-PLAY +PLAY
-PLAY +PLAY Sanduzelaiko Osasun Astea Iparralde institutuan. Martxoaren 11etik 15era Osasun Astea ospatuko da Sanduzelai auzoan. Iparralde institutuan auzoko erakundeekin bat egin dugu eta gure ekarpen txikia ere prestatu dugu. Lehenik eta behin, aste osoan zehar, erakusketa bat izanen dugu ikusgai, Nafarroako gazteei egindako inkesta baten datuetan oinarritutako aholku osasuntsuak jasotzen dituena. Bitartean, jostaldietan kirola […]