Irailaren 21ean, 24an eta 25ean gure ikastetxeko bigarren mailako ikasleak Iruñean ospatzen ari den Nafarroako komikiaren azoka bisitatu genuen. Gida baten laguntzaz, Condestable jauregiko hiru solairuetan barrena ibili ginen komikiaren inguruko erakusketak ikusiz. Horrez gain, komikien sorkuntza nolakoa den ikusi eta komikien inguruko bitxikeriak ere ikasi genituen. Bisita bukatzeko, ikasleak komikiak sortzen aritu ziren. Azoka […]