Aurten ere azaroak 25ean “Bortizkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna” ospatzen denean, hainbat jarduera eraman ditugu geletara hezkidetzan aurrera pausuak eman nahiean. Eguenean bertan talde guztiekin bideo baten harira arazo honi aurre egiteko norberaren esku dauden ekintzen inguruko hausnarketa egin genuen geletan. Bestalde aste hauetan zehar mota guztietako jarduerak gauzatu dira. Maila guztietan tutoretzan bortizkeriarekin lotutako […]
Archives for azaroa 2021
Ostiralak plazan ekimena atsedenaldian
Iragan ostiralean lehen aldiz ospatu genuen “Ostiralak plazan” ekimena Iparralde DBHIko atsedenaldian. Hemendik aurrera, hilabeteko azkeneko ostiralean musikaz gozatzeko aukera izanen dugu atsedenaldian zehar kurtsoa amaitu arte. Ikastetxeko patioa dinamizatzeko lan taldeak prestatutako ekimena ikasleek plazer handiz hartu zuten eta dantza egiteko kantuen proposamena egin zuten. Argi dago atsedenaldi ezberdina izan zela eta arrakasta ikusita, […]
“Oca refranera” prestatzen
Lehenengo hiruhilabete honetan DBH2ko ikasleekin Gaztelania eta Literatura irakasgaian gaztelaniazko “esaera zaharrak” landu ditugu eta, orain, unitatean zehar ikusitakoa praktikan jartzeko asmoz, eta esaera zaharrak erabiliz, taldeka mahai joko batzuk prestatzen ari gara, “oca refranera” delakoak sortzeko, hain zuzen ere. Tableroa diseinatu, arauak testu batean idatzi… eta, jakina, jolastu!
Slam Poetry saioa Iparralde DBHIn
Azaroaren 4ean gurera zazpi poeta etorri ziren 4.DBH-ko ikasleekin Slam Poetry saio bat egitera. Ikasleak gustora eta partehartzaile aritu ziren. Lehenengo saioan, Jose Saldaña atera zen garaile eta 2. txandan Pablo Iglesias izan zen irabazle. Poesia beste modu batean bizi izan zuten. Espero dezagun, etorkizunean, gure ikasleren bat horrelako eszenatoki batean ikustea, zergatik ez?
Bertizeko kanpaldia ikasleek kontatuta
Komunikazio Tailerreko ikasleek Bertizeko kanpaldiko hainbat bizipen albiste bihurtu dute. Prestatutako testuak eta audioak irakasgaiko Komunikalde blog-ean topatuko dituzue. Egin klik hurrengo irudian edukiak ikusi eta entzuteko.
DBH 1eko ikasleak Fossile dantza obra ikustera joan ziren Donostiako Victoria Eugenia antzokira
Urriaren 13an Donostiako Victoria Eugenia antzokian egon ginen DBH1ko ikasleekin. Ikastetxeak parte hartzen duen Planeta dantzan programaren barruan eskeintzen den ballet emanaldia ikustera joan ginen. 2018an, Mallandain Ballet Biarritz taldeak, Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak eta Donostiako Cristina Enea fundazioak bat egin zuten ibilbide pedagogiko berritzaile bat diseinatzeko. Malandain Ballet-en errepertorioaren obretatik abiatuta, orduz geroztik, […]