Hona hemen 4. DBH-ko ikasle batzuk Gaztelera eta Literatura ikasgairako egindako proiektua: poema bildumak. Hortxe dituzue eskuz sortutako ale batzuk. 4. mailakoak artista hutsak dira!!
Archives for abendua 2021
Hobekuntza lanak Iparralde institutuan
Abenduko bigarren astean opor egun batzuk zeudela probestuz Hezkuntza Departamentuak zenbait hobekuntza lan egin ditu gure institutuan. Alde batetik leihate berriak jarri dizkigute goiko solairuko 8 gelatan. Hezkuntza Departamentuari aspaldi egindako eskaera da ikastetxe guztiko geletan pasabidera leihateak jartzea. Aurten, Hezkuntza Departamentuan diru partida bat guretzat gorde eta 8 gelatan bete dute eskaera. Lanak abenduko […]
Lacturalera bisita
Abenduan zehar DBH 3. mailako ikasleak Lacturalera bisita egin zuten. Lehen eskutik ikusi zuten nola egiten den esnearen ekoizpen integrala. Hainbat jarduera egin zituzten ere: txekorrei jaten eman, behiak jeisteko automatizatutako sistema ikusi eta postre goxoak dastatzeko aukera izan zuten. Talde bati elurra eta besteari uholdeak tokatu zitzaizkien arren, primeran pasa zuten ikasleek eta lehen […]
DBH 2. maila Saltoka
Abenduan zehar DBH 2. mailako ikasleak Saltoka Jump-era joan ziren saltoak eta akrobazioak egitera. Jarduera Gorputz Hezkuntzako irakasleek antolatu zuten. “Ikasleek Saltoka Jump-en lagunekin ondo pasatzeko eta jarduera ezberdin bat egiteko aukera izan zuten.” Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu.
DBH 1. Izotz pistan
Abenduan zehar DBH 1. mailako ikasleak Huarteko izotz pistara joan ziren Gorputz Hezkuntzako irakasleek antolatuta. “Izotz pistan lagunekin oso ongi pasatzeaz gain kirol berri bat ezagutzeko aukera ere izan genuen.” Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu.