Pasa den abenduaren 9an, 3. mailako B eta D taldeetako ikasleekin, Lacturaleko behi aziendara irteera egitea planteatu genuen. Helburuak, Irurtzun inguruko paisaia politak ikusteaz gain, haien lanbidearen inguruan gehiago ikastea eta sektore ekonomikoen jarduera errepasatzea ziren. Klasean azaldutako kontzeptuak (input, output, mozkina, lehengaiak…) bertatik bertara ikusteko aukera ezinhobea. Aiala gidarekin batera, behiak nola hazten zituzten, […]
Archives for otsaila 2022
Manyaren sekretua ihes gela
Marie Curieren bizitza ardatz harturik, DBH 4. mailako zientzietako ikasleek taldeka escape room bat egin dute ikastetxean otsailaren 3an eta 4an. Jokoak planteatutako erronkei aurre egin ahal izateko, ikasleek klasean landutako edukiak modu praktikoan aplikatu behar izan dituzte: pH eskala eta bere neurketak egitea, erreakzio exotermiko eta endotermikoak antzematea, kalkulu estekiometrikoak burutzea… Modu honetan, Marie […]
Santa Ageda bezpera
Otsailaren 4an, Euskal Herrian hain errotuta dagoen ohiturari jarraituz Santa Ageda bezpera ospatu genuen ikastetxean. Aurten ere, iaz bezala, DBH 4. mailakoak bai patioan, bai kalean, haiek euskara klasean sortutako kopla berriak abestu dituzte. Atsedenaldian 1. 2. eta 3. mailako ikasleei bertso sorta ederra eskaini diete eta kanpoan zeuden irakasleei haiekin batera ikasbidaira joateko gonbidapena […]