Joan den astean “Irakurketa Epizentroak” ekimenean parte hartu genuen, Nafarroako Liburutegi Publikoek Hezkuntzarekin elkarlanean egindako ekimena.Hasieran urduri samar geunden, baina oso esperientzia ona izan zen. Bakardadean irakurtzearen plazera, irakurketa-klub batean, plazer partekatua bihurtzen da. Eta, gainera, beste institutu batzuetako jende bikaina ezagutzen da; agian, uste duzu ez duzula asko komunean, baina literaturak bere magia egiten […]
Archives for urtarrila 2024
BLACK POETRY 2024
Aurten, 2023-2024.ikasturte hasieran I. Black Poetry lehiaketa abian jarri genuen gure ikastetxean. Ikasleek bai klasean, bai etxean haien lanak egiteko aukera izan zuten bi hilabetez. Eguberrietako jai egunean sariak banatu ziren: bertako epaileek emandako saria eta ikastetxeko ikasleel, irakasleek zein langileek emandakoa. Saridunak Antia Santos eta Eunate Larrea izan ziren. ZORIONAK NESKAK!Irabazitako lanak eta aukeratutak […]
Izotz pistara irteera
Abenduan 1. mailako ikasleekin izotz pistara joan ginen. Hona hemen haietako batzuen bizipenak: “Esperientzia bikaina izan da, errepikatzeko modukoa“ “Hango langileak oso jatorrak izan dira“ “Asko dibertitu nintzen, nahiz eta batzuetan erori, jaiki eta patinatzen jarraitu genuen. Askatasuna sentitu nuen patinatzen“ “Asko gustatu zitzaidan izotz pistara joatea, Jarduera interesgarria da eta asko ikasi nuen (ezetz […]
Gabonetako jaialdia
Abenduaren 22an, merezitako oporrei hasiera emateko jaialdi ederraz disfrutatzeko aukera izan genuen Iparralde institutuan. Egitarau zabal eta anitza izan genuen: bingo musikatua, kirol txapelketa, mahai jolasak, txokolate beroa guraso elkaeraren eskutik… Eguneko argazki albuma ikusteko klikatu hurrengo argazkietan:
Iparralde Palestinarekin
Abenduko 22ko jaialdiaren bukaeran, Palestinako herriari elkartasuna adierazi diogu pairatzen ari den genozidioaren aurrean eta su eten iraunkorra eta berehalakoa eskatzen duen nazioarteko gehiengo zabalarekin bat egin dugu. Tartean orain arte hildako ia 20.000 pertsona gogora ekarri ditugu, hauetatik ia erdia haurrak izan direlarik. Klikatu argazkian bideoa ikusteko.