Gabonen aurreko hiru astetan zehar 3.mailako ikasle guztiek euskara, plastika eta musika arloetan frontoiari buruzko proiektu digitalak sortu dituzte. Helburua ikasturte amaieran ZUT aldizkari digitalean lanak argitaratzea izanen da. Horretarako ikasleak taldeka frontoiaren inguruan musika, argazkiak eta testuak sortu dituzte agerian utziz gure ikasleek duten sormena.
Archives for urtarrila 2022
Gabonetako jaia 2021
Abenduaren 22an, merezitako oporren atarian, jaialdia ospatu genuen ikastetxean. Lehenengo bi saioetan ikasgeletan bingoa, kahoota eta bestelako jolasetan aritu eta gero, patioan musika, dantza, txokolate beroaz eta bestelakoez gozatzeko aukera izan genuen. Hona hemen eguna laburtu dezakeen argazki bilduma. Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko.