Apirilaren 14an 80 bat ikaslek ‘ihes gela’ batean parte hartu zuten, 1938ko maiatzean San Kristobaleko gotorlekuko 795 presoren ihesa irudikatuz eta memoria historikoa berreskuratu nahi zuen hezkuntza proiektu bati amaiera emanez. Nafarroaren memoria historikoa berreskuratzea, zehazki 1938ko maiatzean San Kristobal gotorlekuko 795 presoren ihesa, eskaperoomaren bidez. Horixe da Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle-talde […]
Archives for apirila 2021
Antton Kazabon DBH 1. mailako ikasleekin
Apirilaren 13an, Antton Kazabon idazlearen bisita jaso zuten 1. mailako ikasle guztiek. Idazle gipuzkoarrak 3 saio eman zituen gure ikastetxean. Berak idatzitako “Zigarrotxoa ahoz aho” eta “Bisera gorria” irakurri ditugunez, hari galderak egiteko aukera izan zuten ikasleek. Aurretik presaturiko galderak erantzuteaz gain, Kazabonek saio bakoitzaren amaieran ikasleekin batera jolas bat (aho-korapiloak) egin zuen, ahoskera eta […]
Planeta dantzan proiektuko saio koreografikoak
Martxoan Planeta dantzan proiektuko saio koreografikoak izan dituzte DBH 1. mailako ikasleek. Hilaren 2, 3 eta 5ean lehenengo saioa izan zuten eta 17, 23 eta 24an bigarren saioa. Malandain balleteko Jone gurera etorri zen eta ikasleei Fossile ballet lanaren zenbait pasarte irakasten aritu zen. Lehenengo lotsak kenduta, ikasleek primeran pasa zuten eta dantzaren mundua ezagutu […]
DBH 4. mailako ikasleak Pariseko Jeunesse pour l’égalité lehiaketan
DBH 4º mailako 3 ikasle “Girls” laburmetraiarekin finalistak dira Pariseko Observatoire des inégalités instituzioak antolatutako Jeunesse pour l’égalité lehiaketan. Bigarren ebaluazioan frantses ikasgaian desberdintasunen inguruko lanketa egin dugu talde proiektuen bidez. Aroa Jimenez, Alaitz Rodriguez eta Saioa Belascoain ikasleek laburmetraia bat egin zuten eta finalistak gelditu dira lehiaketan. Sari banaketaren zeremonia martxoaren 24an, asteazkenarekin, izan da. Zorionak […]