Abenduaren 4 eta 5an DBH 2. mailakoek Geografia eta Historia irakasgaian Erdi Aroko antzerkiak antzeztu zituzten Sanduzelai, Buztintxuri eta Auzalar ikastetxeetako 5. eta 6. mailako ikasleen aurrean. Hurrengo loturan antzerkietako baten eredua ikus dezakezue. Erdi Aroko antzerkia
Berriak
Iparralde DBHIn ez dugu eraso sexistarik onartzen
Iragan azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren karietara Iparralde DBHIn egindako jardueretan argi gelditu da ikasleok eta bertako langileok ez dugula eraso sexistarik onartzen. Egunaren hasieran gela guztietan egunaren inguruko nondik norakoak azaltzen zituen testu bat irakurri zen eta ondoren Iparralde DBHIko pertsona ezberdinek bere testigantza emanez, ikasleek grabatutako honako bideoa ikusi genuen. […]
Bertizera kanpaldia
Azaroaren 4tik 6ra DBH 1. mailako ikasleak Bertizen kanpaldia egin zuten. Hiru eskola ezberdinetatik jaso ditugun ikasleen arteko kohesioa lantzeko aukera paregabea eskaintzen digu kanpaldi batek eta argazkietan ikusi ahalko duzuen moduan helburua erabat bete zen. Eguraldiak tregua handirik eman ez bazigun ere, jarduerak espero bezala aurrera eraman ahal izan ziren eta ikasle eta irakasleek […]
Jorge Oteiza Museora bisita
Pasa den urriaren 31n DBH 3. mailako ikasleak Alzuzara joan ziren Oteiza artistaren lana ezagutzeko asmoz. Ebaluazio honetan egiten ari garen proiektuaren harira, interesgarria izan zen artista honen eskulturak lehenengo eskutik ikustea. Ikasleak gustora ibili ziren, kanpoan, bisitaren txanda itxoiten zuten bitartean, marrazten eta ondoren museo-gidariaren eskutik artista ezagutuz. Goizari bukaera emateko, Elkano herrira hurbildu […]
Saio koreografikoa Malandain balleteko dantzariarekin
Urriaren lehenengo egunetan ginela, Malandain ballet konpainiako dantzari bat izan genuen DBH 2. mailako ikasleekin Itsas-laminak proiektuaren inguruko saio koreografikoa egiten. Gauza berria izan da guretzat proiektu baten barruan dantza uztartzea bigarren hezkuntzako ikasleekin eta oso aberasgarria iruditu zaigu. Ikasleek saio hasieran Iruñeko Udaleko Ingurumen Heziketarako zerbitzuko pertsona batekin hizketaldia izan zuten plastikoak itsasoetara iristean […]
Iparralde DBHIko DBH 2. mailako ikasleek Itsas-laminak proiektuan parte hartuko dute
Ekainean iritsi zitzaigun Iruñeko Udaleko Ingurumen Heziketarako zerbitzutik Itsas-laminak proiektuan parte hartzeko deialdia. Artea eta ingurumena uztartzen dituen proiektua da eta gai nagusi hartuta, itsaso eta ibaietako hondakin plastikoen arazoa eta gure kontsumo-ohiturekin duen lotura dauka. Ingurumen Heziketako zerbitzuaz gain, proiektuan Biarritzeko Malandain Ballet taldeak eta Donostiako Cristina Enea Fundazioak parte hartzen dute. Balletaren aurkezpena […]
Ping-pong mahai ederra patioan!
Aurreko ikasturtean patioko espazioari beste erabilera batzuk emateko bidea hasi genuen. Lehenengo pausua ping-pong mahaia jartzea izan da. Aurreko ikasturtean harrizko eremuan jarri zen. Aurten erabat erabilgarri daukagu oporretako azken egunetan guraso talde bati esker lurrera finkatu baitzen. Eskerik asko Joxe, Xabi eta Idoia. Lan bikaina egin duzue. Honatx argazki batzuk mahaiak izandako arrakasta erakusteko! […]
Kurtso hasiera 2019/20
Oporren azkeneko egunak betetzen ari diren honetan eta 2019/20 ikasturtea hastear delarik, gogoratu nahi dizuegu irailaren 6ean kurtsoko lehenengo eguna izanen dugula eta aurkezpenak izanen ditugula. Hauek dira aurkezpenen ordutegiak: 8:15ean: DBH 1. mailako aurkezpena. 9:00etan: DBH 2. mailako aurkezpena. 9:30ean: DBH 3. mailako aurkezpena. Egun horretan autobus guztiak 8:15ean iritsiko dira zentrora eta institututik […]
Jolas kooperatiboen tailerra
Ikasturtea bukatzear zegoela, institutoko ikaslegoak jolas kooperatiboei buruzko tailerrak jaso zituzten. Modu kooperatiboan jolastearen bertuteak ezagutu zituzten eta hainbat jolas ezberdinetara jolastu zuten. Primeran pasa zuten!
Gosari osasuntsuak
Ikasturteko azken asteetan guraso elkarteko gurasoak 2. DBH-ko ikasleekin gosari osasuntsuak prestatzen aritu ziren. Gosaltzearen garrantzia nabarmendu zitzaien eta gosaltzeko hainbat aukera ezagutu zituzten. Osasuntsuak eta oso goxoak izan ziren!