Aurreko astean institutuan erakusketa berria eduki dugu aste osoan zehar. Asamblea Cooperativa Por la Paz Gobernuz Kanpoko Erakundea da antolatzailea eta ikasleekin elkarbizitza hobe baten eskurapenerako giltza diren balioak sustatu eta estereotipoak lantzea du helburu. Dinamizatzaile bat etorri zen 1. DBHko ikasleei erakusketa azaltzera eta lantzera.
Berriak
Gayarre esperientzia
Bigarren mailako ikasleak Gayarre antzokiko lagunen bisita jaso dute. Garbiñek eta Adrianak, dinamika ezberdinen bidez, martxan jarri gaituzte, arte eszenikoen mundura gerturatuz eta, batez ere, laster ikusiko dugun Fiesta, fiesta, fiesta, izeneko antzezlanerako girotuz.
Ahozko narrazio saioa
Aurten ere Iñaki De Miguel ahozko narratzailea egon da gure artean, Pirioniotako herri txiki, txiki, txiki bateko istorio eder eta barregarriekin. Aspaldiko kontuak gaur egungo begiekin ikusita.
Mezu ezkutuak liburuen artean
Egun hauetan, lehenengo mailako ikasleak mezu ezkutuen bila ari dira Civicaneko liburutegiko liburuen artean. Kode ezberdinak deszifratuz eta pista ezberdinak jarraituz, mezu batera iritsi behar dira eta, bide batez, Nafarroako liburutegi publikoen funtzionamendua ezagutu. Hemen dituzue jardueraren argazki batzuk.
Donazioa hizketagai
Pasa den astean ATEHNA (Asociación de Transplantados y Enfermos Hepáticos de Navarra) erakundeko lagunak etorri zitzaizkigun ikastetxera, DBH 3. mailako ikasleei gibel eta bestelako organoen inguruko donazioei inguruan hitz egitera. Oso hitzaldi interesgarria eta unkigarria izan zen eta emaile izateak duen garrantzia ikasi genuen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu ATEHNAko kideei.
Gabonetako jaialdia
Abenduaren 20ean, merezitako oporraldia hasi aurretik jaia izan genuen Iparralde Institutuan. Ikasleek, komisio ezberdinetan lanean aritu ostean, egitarau zabal eta aberatsa prestatu zuten. Futbito txapelketa, tortilla eta bizkotxo lehiaketa, Just dance saioa, Kahoot txapelketa, mahai jolasak, batukada, erraldoiak, musika eta dantzak izan genituen. Eta nola ez, Guraso Elkarteak prestatutako txokolate beroa! Denok primeran pasatzeko aukera […]
Atapuerca eta Gizakiaren Eboluzioaren Museora bisita
Abenduaren 19an, merezitako oporrak hartzeko zorian ginelarik, Gizakiaren Eboluazioaren Museoa eta Atapuercako indusketak bisitatu genituen DBH 1. mailako ikasleok. Nahiz eta eguraldia ez zen oso atsegina izan, bisitan ikusi eta ikasitakoak Burgoserainoko bidai luzeak merezi izan zigun dudarik gabe. Hurrengo loturan egunean zehar ateratako zenbait argazki ikus ditzakezue. Atapuerca eta Museoan ateratako argazkiak
Erdi Aroa antzezten
Abenduaren 4 eta 5an DBH 2. mailakoek Geografia eta Historia irakasgaian Erdi Aroko antzerkiak antzeztu zituzten Sanduzelai, Buztintxuri eta Auzalar ikastetxeetako 5. eta 6. mailako ikasleen aurrean. Hurrengo loturan antzerkietako baten eredua ikus dezakezue. Erdi Aroko antzerkia
Iparralde DBHIn ez dugu eraso sexistarik onartzen
Iragan azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren karietara Iparralde DBHIn egindako jardueretan argi gelditu da ikasleok eta bertako langileok ez dugula eraso sexistarik onartzen. Egunaren hasieran gela guztietan egunaren inguruko nondik norakoak azaltzen zituen testu bat irakurri zen eta ondoren Iparralde DBHIko pertsona ezberdinek bere testigantza emanez, ikasleek grabatutako honako bideoa ikusi genuen. […]
Bertizera kanpaldia
Azaroaren 4tik 6ra DBH 1. mailako ikasleak Bertizen kanpaldia egin zuten. Hiru eskola ezberdinetatik jaso ditugun ikasleen arteko kohesioa lantzeko aukera paregabea eskaintzen digu kanpaldi batek eta argazkietan ikusi ahalko duzuen moduan helburua erabat bete zen. Eguraldiak tregua handirik eman ez bazigun ere, jarduerak espero bezala aurrera eraman ahal izan ziren eta ikasle eta irakasleek […]