2. ebaluazioan 2. DBHko ikasle batzuk RaPoesia proiektuan parte hartu zuten Gaztelania eta Literatura ikasgaian. Proiektu honen bitartez, ikasleak 2 mailan, poesia landu dute, baina ikasle bakoitzak bere norabidea hartu du. Batzuk RAParekin aritu dira, beste batzuk bideopoemak prestatu, eta denon artean lan ederra eta interesgarria egin dute. Gurekin errimatu nahi? Hurrengo estekan daukazue RaPoesia […]
Berriak
2. ebaluazioko berreskurapenak
Ikasleak 3. ebaluazioko lanak egiteaz gain, pasa diren aste hauetan 2. ebaluazioko berreskurapen lanak egiten aritu dira. Orain, 2. ebaluazioko azterketaren atala berreskuratzeko ikasgai bakoitzean egin beharrekoa definitu dugu eta hurrengo dokumentuetan ikus dezakezue:
Aurreko urteetako gainditu gabeko ikasgaien berreskurapena
Hurrengo dokumentuetan dituzue aurreko kurtsoetako irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleek, ikasgai hauek gainditzeko zer egin beharko duten eta noiz.
Ebaluazio eta kalifikazio irizpideak
Hezkuntza Departamentuko kurtso bukaerako jarraibideak kontuan hartuta, egoera berezia dela eta hauek dira 3. ebaluaziorako eta azken ebaluaziorako ikastetxean definitu diren ebaluazio eta kalifikazio irizpide berriak. Irizpide berri hauek kurtso hasieran ikastetxeko webgunean publikatutako programazioen laburpenetan zehaztutakoak ordezkatuko dituzte.
Iparralde DBHIn COVID-19ari aurre egiteko neurriak
Familia agurgarriak, Dakizuen bezala martxoaren 16tik aurrera Iparralde DBHIn ez da klase presentzialik izanen. Hezkuntza Departamentuko jarraibideak jaso eta gero, Iparralde DBHI ikastetxean egoerari honela aurre eginen diogu. 1. Ikastetxea irekita egonen da martxoaren 16tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara, zuzendaritza taldeko kide baten presentziarekin. 2. Langile guztiek etxetik lan eginen dute eta bertatik eginen zaie arreta familia […]
Ate irekien jardunaldia bertan behera
Familia agurgarriak, Covid-19aren ondorioz ezarritako ikastetxeen itxiera dela eta bertan behera gelditzen da martxoaren 23rako deituta zegoen ate irekien jardunaldia. Aurrerago zehaztuko da data berria. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulertzeagatik.
Ate irekien jardunaldia 2020
Familia agurgarriak, Atsegin handiz Iparralde DBHIn (Sanduzelai etorbidea 16) martxoaren 23an 17:00etan eginen dugun ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. EGITARAUA 17:00 Harrera eta aurkezpen bilera. 18:00 Bisita gidatua ikastetxean. 18:30 Amaiera. Zuen zain egonen gara
Kanpaldia DBH 2. Bertiz
Inauterietako oporrak baino lehen, otsailaren 19tik 21era DBH 2. mailako ikasleak kanpaldia egin zuten Bertizen. Bertan naturan jarduera fisiko dibertigarriak (eta batzuetan beldurgarriak ere) egiteko aukera izan genuen; arroilaren jeitsiera, ferrata bidea, zuhaitz parkea eta tirolina handiak. Jarduerak egiteko bii taldetan banatu ginen arren, arratsalde bikainak pasa genituen denak elkarrekin Narbarteko aterpean. Hemen klikatuz egun […]
Zibermanagersak Iparralden
Egun hauetan zehar zibermanagers proiektua aurrera eraman izan dugu ikastetxean. Zerbitzu-ikaskuntza proiektu honi esker DBH 3. mailako ikasle batzuk zibermanagersak bilakatu dira. Ikasle hauek informazioaren eta komunikazio teknologien erabilpen seguru eta arduratsuan, ziberbizikidetzan eta hiritartasun digitalean formatu dira Pantallas Amigaseko hezitzailekin. Jasotako ezagutza hauek DBH 1. mailako ikasleei itzuli dizkiete, baita gurerat etorri ziren gurasoei […]
Iparraldeko arotzak
San Kritobal urtu ta….. hau guztia egin! Egun hauetan zehar, ikastetxeko sarreran, DBH 2. mailako ikasleek Teknologia arloan egindako proiektuen erakusketa daukagu. Iparraldeko arotzak izeneko proiektuan, ikasleek metal ezberdinen izenak, propietateak eta erabilerak ikasi dituzte eta bide batez, metalak lantzeko erremintak erabiltzen. Iturengo abesti famatuan agertzen den arotzak egin bezala, gure ikasleek joareak ez, baina […]