Ikasturtea bukatzear zegoela, institutoko ikaslegoak jolas kooperatiboei buruzko tailerrak jaso zituzten. Modu kooperatiboan jolastearen bertuteak ezagutu zituzten eta hainbat jolas ezberdinetara jolastu zuten. Primeran pasa zuten!
Gosari osasuntsuak
Ikasturteko azken asteetan guraso elkarteko gurasoak 2. DBH-ko ikasleekin gosari osasuntsuak prestatzen aritu ziren. Gosaltzearen garrantzia nabarmendu zitzaien eta gosaltzeko hainbat aukera ezagutu zituzten. Osasuntsuak eta oso goxoak izan ziren!
“Sare sozialak” tailerra
Ekaineko lehenengo astean institutoko ikaslegoa sare sozialen inguruko tailerretan parte hartu zuten. Hauetan sare sozialek dituzten arriskuak eta hauetan segurtasunez aritzeko jarraibideak jaso zituzten. Oso interesgarria izan zen!
Ekaineko jarduerak
Ikasturtea amaitzear dago iada… Azken egunetan batzuk burubelarri ez-ohiko deialdiko azterketak prestatzeko lanean ibili diren bitartean, zorte oneko gainontzeko ikaslegoa tailer edo jarduera ezberdinak egin dituzte. Arlo eta mota ezberdinetako jarduerak izan dira: karrikagunen mural bat egiten parte hartu dute, EA gelan irakurketa txoko bat egiteko paleekin sofak egin dira, fraktalak landu dituzte latekin Sierpinskiren […]
Hatz-marken zuhaitza
“Ikastetxetik pasatzen diren pertsona guztiek bere ekarpena, eragina eta arrastoa uzten du zentroan. Hori adierazteko, sarrerako eskaileretan zuhaitz bat margotu da. Urteak pasa ahala denok gure hatz markak utziko ditugu (ikasle, zein irakasle, zein bestelako langileek) gure oroimena ikastetxean betirako gordetzeko asmoz. Ekaineko lehen eguntean ikasle guztiak pasa dira beren hatz marka uztera zuhaitzaren hostoetan. […]
Ibilgailu elektrikoak
2.DBHko ikasleek teknologiako ikasgaian kotxe elektrikoak diseinatu eta eraiki dituzte. Proiektua aurrera eraman ahal izateko klasean landutako mekanismoei eta elektrizitateari buruzko jakintzak praktikan jarri behar izan dituzte. Argazkietan ikus daikeen bezala, emaitzak oso onak izan dira. Primeran aritu dira lanean!