Hurrengo dokumentuan Iparralde DBHIko kontingentzia plana daukazue. Bertan agertzen da gure ikastetxean nola eginen diogun aurre 2020/21 ikasturtean Covid-19agatik sortutako egoerari. Dokumentu hau bizirik dago eta eguneratzen joanen gara Hezkuntza Departamentuak eta Osasun agintariek denboran zehar emandako gomendioen arabera. Hezkuntza komunitate osoaren ardura da bertan adierazitakoa ezagutu eta betetzea. Klikatu hurrengo irudian dokumentua irakurtzeko. Honetaz […]
Berriak
Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako laguntzen deialdia 2020/21
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Heziketa Bereziko beka eta laguntzen deialdia argitaratu dela. Laguntza hauek behar bereziak dituzten ikasleek eskolaz kanpo jasotzen dituzten laguntzak ordaintzera zuzenduak daude. Deialdiaren inguruko informazio gehiago hurrengo ebazpenean duzue: EBAZPENA, 2020ko UZTAILAREN 31koa, HEZKUNTZA ETA LANBIDE HEZIKETAKO ESTATU IDAZKARITZARENA, 2020-2021 IKASTURTERAKO HEZKUNTZA-LAGUNTZAREN BERARIAZKO PREMIA DUTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN […]
2020/21 ikasturteko egutegia
Dagoeneko badugu hurrengo ikasturterako egutegia. Hurrengo irudietan ikusi eta deskargatu ahalko duzue:
Mikel García Ripodasen lana izanen da 2020/21 agendako azala
Amaitu da hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Lanak oso kalitate onekoak izan dira eta zaila izan da hautaketa. Bozketan jende askok parte hartu du eta emaitzak oso berdinduta egon badira ere, Mikel García Ripodas ikaslearen lanak (1. aukerak) irabazi […]
Biologiako lanak konfinamenduan
Nahiz eta 3.ebaluazioan etxetik lanean aritu, ingurunea aztertzeko aukera izan dugu Biologia eta Geologia ikasgaian. Gertaera desberdinen inguruan ikertu behar izan dugu eta errealitatea isladatzeko modeloak sortu. Ikasleen zenbait lan jasotzeko sortutako Padleta daukazue jarraian.
Aurrematrikula epea apirilaren 7tik 13ra
Dagoeneko Hezkuntza Departamentuak argitaratu du DBHko aurrematrikula garaia ekainaren 7tik 13ra izanen dela. Prozesu hau ikastetxez aldatu edota esleipenez dagokiena ez den ikastetxe bat aukeratu nahi duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen familiei zuzenduta dago. Aurrematrikula prozesua telematikoki eginen da Educa bidez eta salbuespenez modu presentzialean egin ahalko da aldez aurretik ikastetxean zita eskatuta […]
Robotika tailerreko lanak
Ikasturte honetan Robotika Tailerra egin da lehenengo aldiz. Arlo honen helburu nagusia problema teknikoen ebazpenerako ikasleen pentsamendu konputazionalerako gaitasuna garatzea da. Ikasturtean zehar lanen zailtasun maila igotzen joan gara. Hemen dituzue egindako lan batzuk ikusgai. Programazioa Scratch-ekin Ikasturtearen hasieran programazioaren mundura hurbildu ginen. Scratch-ekin programatzen ikasi genuen. Aurkezpen interaktiboak, musika bideoak, istorioak eta joko dibertigarriak […]
Euskarako lanak DBH 3
Nire DBHko 3. mailako euskara ikasleek hirugarren ebaluazio honetan egindako lanaren lagin bat aurkezten dizuet. Oso harro nago pandemiak iraun duen bitartean bizi izan dugun isolamendu-egoeran egindako ahaleginaz, lanaz eta dedikazioaz. Egoera horretan, interesa izateaz gain hobetu ere egin dute. Hona hemen aurkezpen batzuk: Eta hemen bideo batzuetara lotura: Nire esker ona eta txalorik onena […]
KOMUNIKALDE: Komunikazio Tailerreko aldizkaria
Hiruhilabete arraroa izan bada ere, Komunikazio Tailerreko ikasleek aldizkari polit eta interesgarri bat osatu dute, testu, irudi edota proposamen ezberdinekin. Orain haien lana zabaltzeko tenorea da. Disfrutatu! Klikatu irudian aldizkaria irakurtzeko Komunikazio Tailerreko lan gehiago ikusi nahi badituzue, hemen duzue haien blogerako lotura: https://iparraldedbhi.educacion.navarra.es/web/komunikalde/
Ekaineko berreskurapenen ohiko eta ez-ohiko deialdiak
Hemen dituzue 3 deialdi ezberdinetako berreskurapen azterketen data eta orduak. Azterketa edota lan guztiak modu telematikoan eginen dira Hezkuntzak kontrakoa esaten ez duen bitartean.