Abenduaren 21ean Iparralde institutuko lehenengo jaialdia ospatu genuen. Denerako astia izan genuen: mahai jolasak, zumbatoia, herri kirolak, erraldoien emanaldia, dantzak, musika, txokolatea… Ikasle zein irakasleek primeran pasatzeko parada izan genuen. Oporrak hasteko modu ezin hobea. Gabonetako jaialdiko argazki guztiak hemen
Berriak
“GAYARRE EXPERIENCIA” GUREAN!
2. mailako ikasleek Gayarrek eskainitako esperientzia bizitzeko aukera izan dute egun hauetan. Gayarretik Oier eta Garbiñe etorri ziren antzerki edota arte eszenikoen inguruko saio “praktiko” bat ematera. Eta hor ibili ginen, hausnartzen, goxatzen eta… inprobisazioak egiten! Ondoren gu izan ginen Gayarrera joan ginenok, Playoff antzezlana ikustera. Eta antzezlan ederra eta interesgarria! Hemen ikusten ahal duzue […]
Gaur gurera dator… MERCHI HIDALGO
Urtarillaren 17an Merchi Hidalgo, Oihan Redinen ama, 1. A-ko klasera etorri zen gurekin ‘coockie’-ak egitera.
Inaugurazio festa 2018/12/20
Kurtso hasierako urduritasunak eta lan gainkargak pasata, lehenengo ebaluazioa bukatuta eta eguberritako oporren atarian egoteak ematen zigun lasaitasunak bultzatu gintuen, abentura honen lehenengo garaietan lagundu gituzten guztiei eskerrak eman eta esku artean dugun jaio berri honen aurkezpena egitera.
Gaur gurera dator… IÑIGO eta MERCHI
Iñigo Redín eta Merchi Hidalgo, Oihan Redinen gurasoak, bisitatu gaituzte orain dela gutxi.
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Pasa den egunean, azaroaren 25ean EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu zen mundu guztian.
Eskola Kontseilurako hautagaiak
Hau da Eskola Kontseilua osatzeko aurkeztu diren hautagaien behin behineko zerrenda. Zerrenda hauen kontra helegitea jartzerik dago publikatu eta hurrengo egun lektiboan.
Hauteskunde Batzordearen zozketaren emaitzak
Atzo 11:30ean Iparralde DBHIko Erabilera Anitzeko gelan egindako jendaurreko ekitaldian Hauteskunde Batzorderako kideen zozketa egin zen. Lan horretan bi ikasle izan genituen laguntzaile lanetan.
Eskola Kontseiluaren eraketa
Iritsi zaigu Eskola Kontseilua osatzeko garaia. Gure ikastetxean Eskola Kontseilua lehenengoz eratuko denez, hauek dira bozketa bidez bete beharreko postuak:
Gaur gurera dator… UMETXEA
Astelehen eta asteartean Umetxeako gaztetxe publikoaren bi monitore etorri ziren bigarren maila guztiak bisitatzera. Eneko eta Miren, mila esker!!!