DBH2ko ikasleak RaPoesiaren edizio berri batean murgilduta daude. Poesia eta raparen ezaugarriak ezagutu eta uztartu behar dituzte, kanta bat sortzeko eta beste ikastetxe batzuekin lehiaketa batean parte hartzeko. Irudian ikasle talde bat Nacho Zhero raperoen formatzailearekin gelan egindako tailerrean.
Gure lanak
Zubien maketen lehiaketa
Egun hauetan ZITEM arloko “Ibaiak gainezka egiten du” unitate didaktikoari amaiera eman diote DBH 1. mailako ikasleek . Abendutik hona aldaketa klimatikoari buruz gehiago ezagutu dute eta Arga ibaiaren uholdeekin zerikusia ote duten ikertu dute ere. Horretaz gain erronka handia proposatu zitzaien ere; uholdeei aurre egingo liokeen zubirik erresistenteenaren maketa egitea, horretarako paperaz eta egurraz […]
Zaporeak elkartea laguntzeko janari-bilketa
1.hiruhilekoan zehar, SOLIMUn errefuxiatuen inguruko proiektua gauzatu dugu. Azaroa aldean Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide bat ikastetxera etorri zen Lesbosen (Grezian) egiten duten lana azaltzeko. Pertsona migranteen bideoak sortu ondoren, eta proiektua ixteko 1. mailako ikasleek Zaporeak laguntzeko janari-bilketa antolatu dugu. Bilketa abenduaren 12tik 16ra bitartean burutu dugu eta atsedenaldietan ikasleek txandak egin ditugu janaria […]
Erdi Aroari buruzko antzerkiak
Pasa den astean DBH2. mailako ikasle batzuk lehenengo ebaluaketako proiektuari amaiera emateko Erdi Aroan oinarritutako antzerki motz batzuk aurkeztu zituzten. Ikusle bereziak izan genituen emanaldian: Buztintxuriko LH 6. mailako ikasleak!
Txoriendako jantokiak patioan
Haste honetatik aurrera patioan txoriei jaten emateko bi etxetxo egongo dira. Egurrezko etxetxo hauek 3G eta Talde Malguko ikasleek egin dituzte. Egitura hauek instalatzearen helburua atsedenaldietan sortzen dugun zabor kopurua murriztea da. Txoriei jaten emanez zabor izan behar diren soberakinak txoriendako janari bilakatzen dira. Proiektu hau aurrera eraman duten ikasleek erakusketa informatibo bat instalatu dute […]
Komunikalde. Ikastetxeko aldizkari digitala
Komunikazio Tailerreko ikasleek “Komunikalde” aldizkaria prestatu dute. Albisteak, erreportajeak, kultura, denborapasak… HEMEN irakur dezakezue eta era berean irakasgaiko bloga bisitatzera animatu nahi zaituztegu.
Eider Esparzaren lana 2022-2023 ikasturteko agendaren azalean
Hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua amaitu da. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Aurten oso kalitate oneko 30 lan jaso ditugu. Zaila jarri diguzue aukeratzeko orduan. Bozketan jende askok parte hartu du eta azkenean Eider Esparzaren lanak irabazi du bigarren aldiz. Lan hau ikasleen agendetan […]
Iturrama Paper Bridge lehiaketa
Apirilaren 27an Iparralde DBHI-ko lehenengo mailako ikasleak Iturrama institutura joan ziren paperez egindako zubi lehiaketa batetara. Zubi hauek teknologia ikasgaian egin zituzten. Lorut beharreko erronka apurtu gabe ahalik eta pisu gehien jasatea zen. Zubi hauek paperaz eta itsaskinez egin zitezkeen soilik, 40cm-ko tarte bat pasa behar zuten eta gehienez 300gr pisatu behar zuten. Gure institututik […]
Eureka Museora irteera
Apirilaren 26-ean, asteartearekin, Eureka! Zientzia Museora bisita egin genuen, Donostian, DBH 2. mailako ikasleekin. Bertan elektrizitatearen tailer bat egin genuen eta museoko areto desberdinak bisitatu. Ikastetxean zenbait ikasgaietan ikasten ari garen gaiekin lotutako erakusketak dituzte; elektrizitatea eta mekanismoak, biologia eta anatomiako erakusketa giza eta animalien gorputzekin, matematika eta fisikarekin lotutakoak,… Zientziarekin praktikatu daiteke modu errealean, […]
Oporretan goaz ingelesez
1. mailako proiektu berria hasi dugu ingelesean eta bidaia batera goaz! Herrialde desberdinen informazioa ikertu ondoren, taldeka adostu dute nora joan. Hurrengo pausoa hegaldia erreserbatzea izan da. Formularioa ondo betetzea ezinbestekoa da aireportuan arazorik ez izateko. Bagoaz! Good trip!