DBH 4. mailako ikasleak Sartagudara hurbildu ginen Memoria duten eskolak programak proposatutako jardueran parte hartzeko. Bertan gerra zibileko testigantzak jaso genituen.
Archives for 2024
@arkkuso-ren zuzenekoa gure ikasleentzat
Pasa den martxoaren 19an, gure institutuko irakasle ohia eta euskarazko eduki sortzailea den Iruñe Astitzek, @arkkusok, zuzeneko emanaldia eskaini zien 2.DBHko ikasleei. Saioa Institutuko Hizkuntza Proiektuak (IHP) antolatu zuen Euskalgunak ekimenaren barruan, ikastetxean euskara sustatzeko helburuarekin. Bertan @arkkusok, zenbait ikasleren laguntzaz, euskarazko beste bi sortzaile, @jokin_pa eta @andreaglz, elkarrizketatu zituen eta zenbait gai jorratu zituzten, […]
Musikariak Iparralde DBHIn
Musikaz gozatzeko tarte bikaina izan zuten DBHko 3. mailako eta Talde Malguko ikasleek Olaia Intziarte eta Aguxtin Alkhat musikarien bisitekin. Musika zuzenean entzuteaz gain, haiekin hitz egiteko eta musika sorkuntza prozesua hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten. Kurtso hasieran musika eta euskara hizpide izaki, Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen Musikariak programan parte hartzea erabaki genuen Iparraldetik. Euskal […]
Ikaslegoaren aldarria martxoak 8an
Iparraldeko neskek konzentrazioa egin zuten martxoaren 8ko aldarri propioa egiteko. DBH 1. 2. 3. eta 4. mailako neskek berdintasunaren aldeko aldarri ozena egin zuten aurten eskolako patio orduan. Gainera, urte osoko lana dela gogoratzeko eskolaren barruan margo eta eskulan ezberdinak jarri dituzte ikastetxean. Gora borroka feminista!
Korrika 2024
Aurten 23.Korrika iritsi zaigu, eta aurrekoan bezalaxe Iparraldeko ikasleek eta irakasleek parte hartu dugu. DBH 1. eta 2. mailakoek Sanduzelai auzoan antolatutako Korrika Txikin parte hartu zuten. Gure ikastetxetik abiatuta, lekukoa eskuan zutela, gure ikasleak Sanduzelaiko eskoletako ikasleen bila abiatu ziren. Mailaz maila, metroz metro ikasle guztiak bildutakoan Sanduzelaiko eskolan bukatu genuen. Bertan ikasleek idatzitako […]
Eskaladaren inguruko hitzaldia
Gorputz hezkuntzako saioetan eskalatzen ikasten ari garenez aurten alpinista bat etorri da gurera bisitan. Mendian erabiltzen duen material guztia erakusteaz gain bere abenturak ere kontatu dizkigu eta Groenlandiara egindako bidaian ateratako argazki eta bideoak ikusi ditugu. Laster ere rokodromora joango gara ikasitakoa praktikan jartzera!